Edukira zuzenean joan

Frank Gehry, arkitektoa

Experience Music Project, Seattle, Washington, 1995–2000

Info gehiago

Ray and Maria Stata Center, Massachusetts Institute of Technology (Massachusetts-eko Teknologiaren Institutua), 1998–

Info gehiago

Iruzkinak

Guggenheim Bilbao Museoa, Espainia, 1991–7

Izenburua:
Guggenheim Bilbao Museoa, Espainia, 1991–7
Erakusketa:
Frank Gehry, arkitektoa
Gaiak:
Artea eta espazioa | Artea eta teknologia | Esperimentazio artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Sormena | Argia | Espazioa | Forma | Gainazala | Kolorea | Materiala | Mugimendua | Tamaina
Mugimendu artistikoak:
Arte Garaikidea
Artelan motak:
Arkitektura | Eskultura
Aipatutako artistak:
Gehry, Frank

Une honetan Guggenheim Bilbao Museoaren barruan zaude, XX. mendeko eraikin ospetsuenetako batean. Jatorrizko ideia hiriaren erdigunetik gertu dagoen egitura industrial bat birmoldatzea zen, baina azkenik zubi handi baten ondoan zegoen urbazterreko orube bat aukeratu zuten, aukera handiagoak eskaintzen zituelako. Beraz, museo berria hutsetik hasita eraiki zuten.

Guggenheim Bilbao Museoa CATIAri zor zaio, hegazkin militar frantsesak diseinatzeko garatu zen eta, ondoren, diseinu arkitektonikoaren premietara egokitu zen sistema informatikoari. Gehry eta bere diseinu-taldea gai izan ziren formatu digitalean erabat ezezagunak ziren formekin esperimentuak egiteko ez ezik, osagai desberdinak fabrikatu eta muntatuko zituzten kontratistei diseinu konplexu hauek argi eta garbi azaltzeko.

Horren emaitza egitura korapilatsu bat da, bertako sabaiak eta paretak elkarren artean lotzen direlarik uhin barroko kiribilduak deskribatuz. Bulegoak dauden gunearen kanpoaldea urdin biziko kolorez luzitua dago. Elementu eskultorikoenen titaniozko larruazala hain da mehea aireak mugitu egiten duela. Argia eta eguratsaren baldintzak aldatzen direnean, museo osoak etengabe mugitzen ari dela ematen du.

Bere silueta izugarria nabarmentzearren, Gehryk ibaiaren gainean kurba bat zehazten duen pasabide bat egin zuen. La Salbe zubi ikaragarria bere diseinuan gehitzean, arkitektoak hemeretzigarren mendeko euskal hiri honetarako sarbide moderno bilakatu zuen museoa.

Frank Gehry:

Horrek kontestualizatzea esan nahi du. Eta horixe da bizilagun on bat izateaz ulertzen dudana, besteren nahietara egokitu gabe moldatzen saiatzen dena, eskala horretan modu orekatu batean egokitzen den eraikin bat sortzen duena, larderiarik gabe.

Jendeak bertan egon gabe Bilbao hiriaren irudiak ikusten dituela uste dut eta eraikina lurreratu berria den martetar antzeko bat dela pentsatzen duela. Baina bertan zaudenean eta ikusten duzunean, ingurunera ondo egokitzen dela eta paisaian eta inguruan dituen eraikinekin ederki integratzen dela konturatzen zara.

Museoaren kanpoaldea Gehryk barrualderako sortu zuen horren atarikoa da. Artista garaikideentzat desafio bat izango zen ingurunea sortu nahi izan zuen, museo konbentzionalenetako areto zuri laukizuzenetatik aldentzeko. Era berean, museoak artelanen bilduma iraunkor baten erakusketa aurreikusia zuen, artelan horietako asko XX. mendearen hasierakoak izanik, eta konbentzionalagoak ziren erakusketa-tokiak behar zituztenak.

Beraz, Gehryk oso bestelakoak ziren bi espazio-mota asmatu zituen. Artelan modernoetarako, nahiz eta orain horiek klasikoak izan, forma dotoreak eta konbentzionalak dituzten areto zuzenak sortu zituen, erdian argi-zuloekin. Pieza berriagoak eta aldi baterako erakusketak aurkezteko izango ziren espazioen formak organikoagoak eta askoz ere harrigarriagoak dira. Eta lotune baten antzera, argiz betea dagoen atrio ikusgarria dugu. Ia 55 metroko altuera duen atrio honek bisitarientzako orientazio-gune gisa ez ezik instalazio monumentalak aurkezteko espazio gisa ere balio du. Eskultura-pieza kolosal bat da, bere barruan sartzeko modukoa.

Philip Johnson arkitektoa:

Negarrez hasi nintzen espazio ikaragarri hau ikusi nuen aurreneko aldian. Eta ba al dakizue? Museo batean nengoela ahaztu nuen. Gero norbaitek koadroak esekiak zeudela esan zidan. Nori inporta zaio? Chartres katedralean ez dituzte koadroak ipintzen, nik dakidanez. Eta zenbat arkitektok baiezta dezakete arkitektura handian joera bati ekin izana? Berak bai.

 

BESTE ATALAK

Sarrera

Frank Gehry, arkitektoa, Iruzkina, 2001

Info gehiago

New Yorkeko Guggenheim museo berria, New York, 1998–

Frank Gehry, arkitektoa, Iruzkina, 2001

Info gehiago

Gehry etxea, Santa Monica, Kalifornia, 1977–8 eta 1991–2 

Frank Gehry, arkitektoa, Iruzkina, 2001

Info gehiago

Loyola University Law School, Los Angeles, Kalifornia, 1978

Frank Gehry, arkitektoa, Iruzkina, 2001

Info gehiago

Chiat/Day eraikina, Venice, Kalifornia, 1985–91

Frank Gehry, arkitektoa, Iruzkina, 2001

Info gehiago

Winton gonbidatuentzako etxea, Wayzata, Minnesota, 1982–7

Frank Gehry, arkitektoa, Iruzkina, 2001

Info gehiago

Vitra International altzari-fabrika eta diseinuaren museoa, Weil Am Rhein, Alemania, 1987–9

Frank Gehry, arkitektoa, Iruzkina, 2001

Info gehiago

Arrain-eskultura, Hiri Olinpiarra, Bartzelona, Espainia, 1989–92

Frank Gehry, arkitektoa, Iruzkina, 2001

Info gehiago

Nationale-Nederlanden eraikina, Praga, Errepublika txekiarra, 1992–6

Frank Gehry, arkitektoa, Iruzkina, 2001

Info gehiago

Lewis etxea, Lyndhurst, Ohio, 1989–95

Frank Gehry, arkitektoa, Iruzkina, 2001

Info gehiago

DG Bank eraikina, Berlin, Alemania, 1995–2001

Frank Gehry, arkitektoa, Iruzkina, 2001

Info gehiago

Condé Nast kafetegia, New York, 1997–2000

Frank Gehry, arkitektoa, Iruzkina, 2001

Info gehiago

Easy Edges eta Experimental Edges serieetako kartoizko altzariak, 1969–82

Frank Gehry, arkitektoa, Iruzkina, 2001

Info gehiago

Arrain-lanparak, 1983–6

Frank Gehry, arkitektoa, Iruzkina, 2001

Info gehiago

Performing Arts Center, Bard College, Annandale‑On‑Hudson, New York, 1997–

Frank Gehry, arkitektoa, Iruzkina, 2001

Info gehiago

Peter B. Lewis eraikina, Weatherhead Kudeaketa-Fakultatearena, Case Western Reserve University, Cleveland, Ohio, 1997–

Frank Gehry, arkitektoa, Iruzkina, 2001

Info gehiago

New York Times-en egoitza nagusia eraikitzeko lehiaketa, New York, 2000

Frank Gehry, arkitektoa, Iruzkina, 2001

Info gehiago

Walt Disney auditorioa, Los Angeles, Kalifornia, 1987–

Frank Gehry, arkitektoa, Iruzkina, 2001

Info gehiago

Experience Music Project, Seattle, Washington, 1995–2000

Frank Gehry, arkitektoa, Iruzkina, 2001

Info gehiago

Guggenheim Bilbao Museoa, Espainia, 1991–7

Frank Gehry, arkitektoa, Iruzkina, 2001

Info gehiago

Ray and Maria Stata Center, Massachusetts Institute of Technology (Massachusetts-eko Teknologiaren Institutua), 1998–

Frank Gehry, arkitektoa, Iruzkina, 2001

Info gehiago