Anselm Kiefer
Atrioko balkoiko pintura monumentala, 2. solairuan. Aurrera doan lana
Iruzkinak
Erakusketari buruzko sarrera orokorra
- Izenburua:
- Erakusketari buruzko sarrera orokorra
- Erakusketa:
- Anselm Kiefer
- Gaiak:
- Artea eta erlijioa | Artea eta filosofia | Artea eta historia | Artea eta literatura | Artea eta emozioa | Artea eta zientzia | Bildumagintza | Eragin artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Gainazala | Materiala | Sinbologia | Tamaina | Guggenheim Bilbao Museoa | Kabala | Holokaustoa | Nazismoa | Ingurunea eta natura | Alemania | Alkimia | Sentimenduak
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Garaikidea
- Artelan motak:
- Eskultura | Instalazioa | Kokapen zehatzerako artea | Pintura | Pintura (olio-pintura)
- Aipatutako artistak:
- Kiefer, Anselm
Gaur egun lanean diharduten funtsezko artistetako bat da Anselm Kiefer. Alemanian jaio zen 1945ean eta orain Frantziako hegoaldean bizi da eta bertan lan egiten du. Erakusketa honetan eskala handiko bere obra batzuk ikusi ahal izango dituzu – azken hamar urteotan egin dituen pintura, eskultura eta instalazio monumentalak – Guggenheim Bilbao Museorako sortu izan dituen artelanak eta Museoaren bildumarako eskuratutakoak barne. Gainera, 15 metroko altuera duen pintura itzel bat ikusi ahal izango duzu, erakusketa honetarako propio egina.
Erakusketa hau BBVAren (Banco Bilbao Vizcaya Argentaria) babesari esker gauzatu da.
Kieferrek berezkoa duen hizkuntza sortu du artean, sinboloez osatua, eta bere lanak material eta esanahi geruzekin eraikiak daude. Egiten dituen pinturen gainazalak izugarri konplexuak eta hauskorrak dira. Olio-pintura eta akrilikoa ez ezik, ezohiko materialak erabiltzen ditu: beruna, herdoila, lurra eta errautsa; harea, lastoa, ilea eta odola. Objektu bitxiak ere barne hartzen ditu –zurez eta beiraz eginak– baita berunezko ontziak eta benetako loreak eta landareak ere, besteren artean.
Kieferrek lantzen dituen gaiak erabiltzen dituen materialak bezain anitzak eta iradokitzaileak dira. Bere lanetan erreferentzia ugari biltzen dira: munduko erlijioak eta Kabala, — testu biblikoen interpretazio mistikoa, alegia —; poesia eta filosofia, zientzia, natura eta alkimia. Eta historiaren eraginpean lan egiten du, bestalde. Historia modernoaren gertaerak aurrez aurre jartzen ditu, esate baterako Alemaniaren lehenaldi nazia eta Holokaustoaren ankerkeriak, baina bere erreferentziak eta aipamenak harantzago doaz, atzerantz, antzinateraino, alegia.
Hauxe dio bere lanari buruz:
“Nire sentimenduak eta pentsamenduak pinturetan bakarrik irudika ditzaket. Ahal dudan modu zehatzenean aditzera ematen ditut eta horren ondoren … zuek erabaki behar duzue zer diren margolanak eta nor naizen ni.”