Edukira zuzenean joan

Anselm Kiefer

Atrioko balkoiko pintura monumentala, 2. solairuan. Aurrera doan lana

Info gehiago

Stairs installation obrari buruzko azalpena

Info gehiago

Iruzkinak

Bakarrik haizearekin, denborarekin eta soinuarekin (Nur mit Wind, mit Zeit und mit Klang), 1997

Izenburua:
Bakarrik haizearekin, denborarekin eta soinuarekin (Nur mit Wind, mit Zeit und mit Klang), 1997
Erakusketa:
Anselm Kiefer
Gaiak:
Artea eta historia | Artea eta literatura | Artea eta emozioa | Eragin artistikoa | Ibilbide artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Gainazala | Materiala | Sinbologia | Testura | Gerra | Bigarren Mundu Gerra | Nazismoa | Alemania | India | Ingeborg Bachmann | Inskripzioak
Mugimendu artistikoak:
Arte Garaikidea
Artelan motak:
Pintura
Aipatutako artistak:
Kiefer, Anselm

Bakarrik haizearekin, denborarekin eta soinuarekin mihise gainean egindako pintura da. Gainazala lodi-lodi agertzen da alde batzuetan, elkarren gainean txertatutako kolore eta testura geruzez osatuak daudelako, eta loditasun horregatik zenbaitetan itzal eta guzti egiten dutela ematen du. Adreiluen formak banan-banan margotuak daude eta, berez, ia eskultura itxura dute. Kiefer-ek 1997an sortutako serie batekoa da – Mexikon, Indian, Txinan, Japonian, Tibeten eta Nepalen egon ondoren. Pintura hau egiteko Indian bisitatu zuen fabrika batean inspiratu zen. Labe eta adreilu-pila handiak ikusi zituen bertan, baita adreiluak buztinarekin eskuz egiten ere.

Piramide-egiturak, basamortuko paisaia lainotsu batean altxatua, antzinako zibilizazio batean inspiratua dagoela ematen du. Eta pinturaren perspektiba mehatxatzaileak zirrara handia eragiten du. Begiratu piramidearen oinarrian dauden adreiluak; begien aurrean ditugu, baina gora begiratzen dugun heinean goiko aldea zeruan urrutirantz luzatzen dela ematen du.

Eraikin luzeek eta dorreek esanahi berezia dute Kieferren lanean. Honela deskribatu izan ditu: “zeruaren eta lurraren artean” – antzina Egipton bezala: piramideak mundu honetatik hil ondoko bizitzarako igarobidea baitziren haientzat. Aurriek eta dekadentziak ere garrantzi handia dute hemen – gaia eta, aldi berean, materiala dira. Sarritan, Kieferrek herdoila eta lurra erabili ohi ditu irudiak egiteko, eta lan honetan goma-laka – erretxina distiratsua – buztina eta harea erabili ditu. Kasu honetan, alanbre-hariak ere agertzen dira, koadroaren erdialdetik zintzilik, eta mihisetik irtenez.

Kieferrek urteak eman ohi ditu koadro bakoitza lantzen eta gainazalaren testurak hartzen dituen esanahien garrantzitsuenei buruz hauxe dio:

“Mihise gainean metatzen diren geruzak,” dio, “gizadiaren eta lurraren historiaren sedimentuak dira … Elkarrekin bat datozen bi aro daude: gizakiaren aro ‘txikia’ eta munduaren aro ‘handia’.”

“Nire ustez, gizakia testuinguru zabalago batean jartzen saiatzen da, eta era horretan benetan irauten duguna baino gehiago irauten dugulako irudipena izaten dugu beti... Hori da erlijioak egiten duena... Hori da faraoiek egiten zutena piramideak sortu zituztenean…”

Koadro honen titulua eskuz idatzia agertzen da goian, eskuinaldean. Ingeborg Bachmann-en olerki baten lerro bat da, Austriako poetarena eta filosofoarena –haren izena ere goian agertzen da, ezkerraldean. Bai Bachmannen bai Kieferren haurtzaroa Bigarren Mundu Gerrak markatu zuen: Kiefer 1945ean jaio zen, Alemania errenditu eta gainbehera etorri zenean, eta Bachmann Alemaniak Austria inbaditu zueneko lekuko izan zen. Eta Kieferrekin bat etorriz, haren lan gehienek inspirazio-iturria antzinako garaiko gudetan dute— historiaren ziklo suntsitzaileaz gu ohartarazi nahian.

BESTE ATALAK

Erakusketari buruzko sarrera orokorra

Anselm Kiefer, Iruzkina, 2007

Info gehiago

Atrioko balkoiko pintura monumentala, 2. solairuan. Aurrera doan lana

Anselm Kiefer, Iruzkina, 2007

Info gehiago

Bakarrik haizearekin, denborarekin eta soinuarekin (Nur mit Wind, mit Zeit und mit Klang), 1997

Anselm Kiefer, Iruzkina, 2007

Info gehiago

Stairs installation obrari buruzko azalpena

Anselm Kiefer, Iruzkina, 2007

Info gehiago

Khlebnikov-en obrei buruzko azalpen orokorra

Anselm Kiefer, Iruzkina, 2007

Info gehiago

Emakumeak

Anselm Kiefer, Iruzkina, 2007

Info gehiago

Obra-sortari buruzko azalpena: Paul Celan seriea

Anselm Kiefer, Iruzkina, 2007

Info gehiago

Obra-sortari buruzko azalpena: Chapelle de la Salpétrière-ko frisoak, Paris, 2000

Anselm Kiefer, Iruzkina, 2007

Info gehiago

Bertako obrei buruzko azalpen orokorra

Anselm Kiefer, Iruzkina, 2007

Info gehiago

Berunezko oheak Iraultzaren emakumeak

Anselm Kiefer, Iruzkina, 2007

Info gehiago

Les Reines de France Frantziako erreginak

Anselm Kiefer, Iruzkina, 2007

Info gehiago

Berunezko liburu-piloari buruzko azalpen orokorra

Anselm Kiefer, Iruzkina, 2007

Info gehiago

Eguzki-ontzia, 1984-95 (Guggenheimen Bilduma Iraunkorrekoa)

Anselm Kiefer, Iruzkina, 2007

Info gehiago

Gau-ordena ospetsuak

Anselm Kiefer, Iruzkina, 2007

Info gehiago

La Vie Secrète des Plantes – Landareen ezkutuko bizitza

Anselm Kiefer, Iruzkina, 2007

Info gehiago

Loredun liburuei buruzko azalpen orokorra: 105 aretoa (Paul Celan-i buruzko obrekin)

Anselm Kiefer, Iruzkina, 2007

Info gehiago

Aschenblume, 2006

Anselm Kiefer, Iruzkina, 2007

Info gehiago

Berenize, 1989

Anselm Kiefer, Iruzkina, 2007

Info gehiago

Bi ibaien lurra (Zweistromland), 1995

Anselm Kiefer, Iruzkina, 2007

Info gehiago