Edukira zuzenean joan

Anselm Kiefer

Emakumeak

Info gehiago

Obra-sortari buruzko azalpena: Chapelle de la Salpétrière-ko frisoak, Paris, 2000

Info gehiago

Iruzkinak

Obra-sortari buruzko azalpena: Paul Celan seriea

Paisaia erraldoi hauetan uzta ereindako soroak agertzen dira, lokatzez eta elurrez estaliak. Ikuspegi dramatiko honetan, uztondoaren errenkadak, erreak eta belztuak, abiadan pasatzen dira koadroetatik. Kiefer-ek Austrian, Salzburgo inguruko landan egindako argazki batzuetan daude oinarrituak.

Begiratu koadroak gertuagotik. Adar-sorta handiari dirudienez apurtu zaizkion adaska batzuek antzinako zeinu germaniarren forma dute, errunen forma, hain zuzen ere. Jatorriz tribu germaniarrek erabiltzen zituzten errunak, eta zeinu horietako batzuk sinbolo gisa bereganatu zituen geroago Alderdi Naziak. Dena den, Kieferrek Paul Celan-en olerki baten ahapaldi bat aipatzeko erabili ditu hemen, alemanez SeptemberKrone izeneko olerkiarena.

Koadroen gainazalek lurraren testura bera dute. Olio-pinturaz gain, igeltsua, egur-ikatza, eta hainbat material eta objektu nahaspilatuak erabili ditu hemen: zuhaitz-adarrak, metalezko aulki tolesgarriak eta giza ilea.

Hemen agertzen diren lan guztiak Paul Celan poeta judu-errumaniarraren obran inspiratuak daude. Bere poema ezagunenetako batzuk Bigarren Mundu Gerran idatzi zituen, nazien kontzentrazio-esparru batean. Kieferren koadroek Celanen olerki ezagunenari erreferentzia egiten diote – Heriotzaren ihesa – zerua goibel ikusten den paisaia hotz eta gordin batean. Olerkian, ‘Heriotza’ aleman gaizto bat da, begi urdinduna. Pertsona-talde anonimo bati “goiztiriko esne beltza” eskaini die edateko, eta begira ari zaie beren “hilobia zeruan” egiten ari diren bitartean. “Lurrean sakonago zulatzeko” garrasi egin, eta mehatxu hau bota die: “kea bezalaxe igoko zarete zerura”.

Koadro hauei buruz hizketan, Kieferrek lurra eta sua aipatu ditu, eta Kabalak eragiten dion jakin-mina: “Goldatzea eta erretzea” dio “birsortze-prozesua da, lurra berritu ahal izateko eta berriro emango duen uzta eguzkira begira hazteko…”.

BESTE ATALAK

Erakusketari buruzko sarrera orokorra

Anselm Kiefer, Iruzkina, 2007

Info gehiago

Atrioko balkoiko pintura monumentala, 2. solairuan. Aurrera doan lana

Anselm Kiefer, Iruzkina, 2007

Info gehiago

Bakarrik haizearekin, denborarekin eta soinuarekin (Nur mit Wind, mit Zeit und mit Klang), 1997

Anselm Kiefer, Iruzkina, 2007

Info gehiago

Stairs installation obrari buruzko azalpena

Anselm Kiefer, Iruzkina, 2007

Info gehiago

Khlebnikov-en obrei buruzko azalpen orokorra

Anselm Kiefer, Iruzkina, 2007

Info gehiago

Emakumeak

Anselm Kiefer, Iruzkina, 2007

Info gehiago

Obra-sortari buruzko azalpena: Paul Celan seriea

Anselm Kiefer, Iruzkina, 2007

Info gehiago

Obra-sortari buruzko azalpena: Chapelle de la Salpétrière-ko frisoak, Paris, 2000

Anselm Kiefer, Iruzkina, 2007

Info gehiago

Bertako obrei buruzko azalpen orokorra

Anselm Kiefer, Iruzkina, 2007

Info gehiago

Berunezko oheak Iraultzaren emakumeak

Anselm Kiefer, Iruzkina, 2007

Info gehiago

Les Reines de France Frantziako erreginak

Anselm Kiefer, Iruzkina, 2007

Info gehiago

Berunezko liburu-piloari buruzko azalpen orokorra

Anselm Kiefer, Iruzkina, 2007

Info gehiago

Eguzki-ontzia, 1984-95 (Guggenheimen Bilduma Iraunkorrekoa)

Anselm Kiefer, Iruzkina, 2007

Info gehiago

Gau-ordena ospetsuak

Anselm Kiefer, Iruzkina, 2007

Info gehiago

La Vie Secrète des Plantes – Landareen ezkutuko bizitza

Anselm Kiefer, Iruzkina, 2007

Info gehiago

Loredun liburuei buruzko azalpen orokorra: 105 aretoa (Paul Celan-i buruzko obrekin)

Anselm Kiefer, Iruzkina, 2007

Info gehiago

Aschenblume, 2006

Anselm Kiefer, Iruzkina, 2007

Info gehiago

Berenize, 1989

Anselm Kiefer, Iruzkina, 2007

Info gehiago

Bi ibaien lurra (Zweistromland), 1995

Anselm Kiefer, Iruzkina, 2007

Info gehiago