Edukira zuzenean joan

Anselm Kiefer

Bertako obrei buruzko azalpen orokorra

Info gehiago

Les Reines de France Frantziako erreginak

Info gehiago

Iruzkinak

Berunezko oheak Iraultzaren emakumeak

Berunezko ohez osatutako instalazioa da hau, eta berdintsuak direnez ospitale edo kartzela bateko oheak ematen dute. Ohe bakoitzean ikusten den hutsunean, gainean bertan ez dauden gorputzak daudela iruditzen zaigu. Eta itxuraz ez dira, ez, batere erosoak – izan ere, hilobiak ematen dute.

Ohe bakoitzaren paretaren gainean txartel bat agertzen da eskuz idatzitako izen batekin. Frantziako Iraultzaren emakumezko heroiak dira. Charlotte Corday, Madame Roland, eta Cecile Renault izenak ikus ditzakezu izen horien artean.

Ohe bakoitzaren berunezko gainazala paper-orri arina eta moldakorra balitz bezala landua dago. Oso zimurra da, tela-zati zahar baten tolesen antzera – hil-oihal fin baten antzera ere. Kiefer-ek oso gustuko du beruna. “Ezin duzu esan argia edo iluna ote den” , dio, “[Eta] Ez dut absolutuetan sinesten. Egia beti baita grisa”. Material anbiguoa da – metal astunenetakoa, baina baita leunetako eta xaflakorrenetako bat ere. Pozoitsua da, baina gorputza erradiazioetatik babesteko ere balio du. Kalterik egiten ez duen energiarekin bete daiteke, piletan bezala, baina lehergailuak eta balak egiteko era erabiltzen da.

Kieferrek etengabe erabili izan du beruna bere eskulturetan, pinturetan eta liburuetan 1980ko hamarkadaren erditik aurrera. Pintura-teknika tradizionaletatik kontzienteki urruntzeko modua da. Hauxe dio berunarekin lehen aldiz topo egin zuen aldiaz:

“Alemanian bizi nintzen, etxe zahar batean”, dio,

“leku merkea zen, dirurik ez nuelako. [Berunezko] hodi batzuk konpondu behar nituen, eta izugarri gustatu zitzaidan material hura. Usaindu, forma eman, moldatu zenezakeen. Harrigarria zen benetan…. Are gehiago, berunak arima duela esango nuke. Lan egiteko erabiltzen dudan materiala edozein izanda ere, barruan daraman arima erauzten ari naizelako sentsazioa izaten dut”.

Izan ere, berunak duen ‘arima’ horregatik eta eraldatzeko duen gaitasunagatik izan zen hain material preziatua Erdi Aroko alkimian – Kieferri interesatzen zaio beste gai bat, alegia –. Alkimistak beruna urre bihurtzen saiatzen ziren.

Malenkoniarekin eta sormenarekin zerikusia du gainera – Kieferren kezkak hauek ere. Saturnorekin lotzen dute, bai planetarekin bai jainkoarekin. Jainko honek malenkonia eta jende malenkoniatsua gidatzen ditu – artistak bereziki, Saturnoren seme-alabatzat hartutakoak. Beruna erabiltzean, Kieferrek “alkimista zahar baten” antzera ikusten du bere burua, artea eginez mundua eraldatzen duen alkimista.

BESTE ATALAK

Erakusketari buruzko sarrera orokorra

Anselm Kiefer, Iruzkina, 2007

Info gehiago

Atrioko balkoiko pintura monumentala, 2. solairuan. Aurrera doan lana

Anselm Kiefer, Iruzkina, 2007

Info gehiago

Bakarrik haizearekin, denborarekin eta soinuarekin (Nur mit Wind, mit Zeit und mit Klang), 1997

Anselm Kiefer, Iruzkina, 2007

Info gehiago

Stairs installation obrari buruzko azalpena

Anselm Kiefer, Iruzkina, 2007

Info gehiago

Khlebnikov-en obrei buruzko azalpen orokorra

Anselm Kiefer, Iruzkina, 2007

Info gehiago

Emakumeak

Anselm Kiefer, Iruzkina, 2007

Info gehiago

Obra-sortari buruzko azalpena: Paul Celan seriea

Anselm Kiefer, Iruzkina, 2007

Info gehiago

Obra-sortari buruzko azalpena: Chapelle de la Salpétrière-ko frisoak, Paris, 2000

Anselm Kiefer, Iruzkina, 2007

Info gehiago

Bertako obrei buruzko azalpen orokorra

Anselm Kiefer, Iruzkina, 2007

Info gehiago

Berunezko oheak Iraultzaren emakumeak

Anselm Kiefer, Iruzkina, 2007

Info gehiago

Les Reines de France Frantziako erreginak

Anselm Kiefer, Iruzkina, 2007

Info gehiago

Berunezko liburu-piloari buruzko azalpen orokorra

Anselm Kiefer, Iruzkina, 2007

Info gehiago

Eguzki-ontzia, 1984-95 (Guggenheimen Bilduma Iraunkorrekoa)

Anselm Kiefer, Iruzkina, 2007

Info gehiago

Gau-ordena ospetsuak

Anselm Kiefer, Iruzkina, 2007

Info gehiago

La Vie Secrète des Plantes – Landareen ezkutuko bizitza

Anselm Kiefer, Iruzkina, 2007

Info gehiago

Loredun liburuei buruzko azalpen orokorra: 105 aretoa (Paul Celan-i buruzko obrekin)

Anselm Kiefer, Iruzkina, 2007

Info gehiago

Aschenblume, 2006

Anselm Kiefer, Iruzkina, 2007

Info gehiago

Berenize, 1989

Anselm Kiefer, Iruzkina, 2007

Info gehiago

Bi ibaien lurra (Zweistromland), 1995

Anselm Kiefer, Iruzkina, 2007

Info gehiago