Edukira zuzenean joan

Anselm Kiefer

Bakarrik haizearekin, denborarekin eta soinuarekin (Nur mit Wind, mit Zeit und mit Klang), 1997

Info gehiago

Khlebnikov-en obrei buruzko azalpen orokorra

Info gehiago

Iruzkinak

Stairs installation obrari buruzko azalpena

Eskailerak, Kiefer-en lanetan behin eta berriro agertzen den gaia dira. Hormigoizko eskailera luzeak modelatu eta ondoren puskatan hautsi ditu, eta gero berriro pilatzen ditu itxura berria emanez. Frantziako hegoaldean duen lantegia hauek bezalako eskailera zatiez inguratua dago. Zementua askatu den aldeetan errefortzuzko kableak ikus ditzakezu muturretatik irtenda.

Kieferrek eskailerekin egindako lanek erreferentzia ugari biltzen dituzte. Espiritualtasuna lortzeko gizakiak egiten duen bilaketa – zeruaren gainetik ortzia izanik erresuma gorena– asko interesatzen zaio Kieferri eta, hain zuzen ere, jakin-min horren isla dira bere lan hauek.

Sarritan, batetik zazpira zenbakitzen ditu eskailera-mailak. Juduen liburu zaharrean (Sefer Hechalot-en) deskribatzen diren zeruko zazpi jauregiei dagozkien zenbakiak, alegia. Eta lan honi buruz hitz egitean hauxe dio Kieferrek:

Erabateko ezagutza lortzeko bidaia espirituala [da].”

Bere esanetan,

“Aldiak, metaforak eta sinboloak deskribatzen ditu, nonahi airean dabiltzanak. Gora eta behera norabide bera dira. Ez da ipar, hego, ekialde eta mendebalde... kontua. Niretzat horrek ere denborarekin du zerikusia. Lehena, oraina eta geroa norabide bera dira funtsean.”

Eskailerek garrantzi handia dute alkimian ere, eta Kieferren lanean funtsezko beste gai bat alegia. ‘Goia eta behea’ kontzeptuekin zerikusia dute eskailerak, baita elkarren baliokide izatearekin ere – ‘Nola goian, hala behean’.

Eskailerek leku batetik bestera zuzenean eramaten bagaituzte ere, Kieferren eskailerak norabide guztietara doaz, eta zenbaitetan soilik zeru goira ere. Hemen, adibidez, ez dago argi eskailerak paretan gora doazen edo bertatik esekiak ote dauden. Ez eta zoruan dauden hondakinak eskailerak erortzetik sortu ote diren ere, hormigoia erortzean txikituak geratu ondoren.

Kieferri aspalditik interesatu izan zaio hormigoia, ikasle zenetik, hain zuzen ere. 1966an hiru aste igaro zituen Frantzian, Lyonetik hurbil dagoen Sainte Marie de La Tourette monasterioko gela batean. Hormigoizko eraikin ezaguna da hura, 1950eko hamarkadaren bukaeran egina eta Le Corbusier arkitekto modernoak diseinatua. Le Corbusierrek jarraibide hauek jaso zituen bertako fraideengandik: “ehun gorputz eta ehun arimarentzako bizileku isila sortzea”, eta Kieferrek honela azaldu izan du: “hantxe aurkitu nuen hormigoiaren espiritualtasuna”. Monasterio hartan egon zen aldia erabakigarria izan zen bere bizitzan ere. Egonaldi haren ondoren, egiten ari zen zuzenbide-ikasketak bertan behera utzi zituen artista bihurtzeko. 

BESTE ATALAK

Erakusketari buruzko sarrera orokorra

Anselm Kiefer, Iruzkina, 2007

Info gehiago

Atrioko balkoiko pintura monumentala, 2. solairuan. Aurrera doan lana

Anselm Kiefer, Iruzkina, 2007

Info gehiago

Bakarrik haizearekin, denborarekin eta soinuarekin (Nur mit Wind, mit Zeit und mit Klang), 1997

Anselm Kiefer, Iruzkina, 2007

Info gehiago

Stairs installation obrari buruzko azalpena

Anselm Kiefer, Iruzkina, 2007

Info gehiago

Khlebnikov-en obrei buruzko azalpen orokorra

Anselm Kiefer, Iruzkina, 2007

Info gehiago

Emakumeak

Anselm Kiefer, Iruzkina, 2007

Info gehiago

Obra-sortari buruzko azalpena: Paul Celan seriea

Anselm Kiefer, Iruzkina, 2007

Info gehiago

Obra-sortari buruzko azalpena: Chapelle de la Salpétrière-ko frisoak, Paris, 2000

Anselm Kiefer, Iruzkina, 2007

Info gehiago

Bertako obrei buruzko azalpen orokorra

Anselm Kiefer, Iruzkina, 2007

Info gehiago

Berunezko oheak Iraultzaren emakumeak

Anselm Kiefer, Iruzkina, 2007

Info gehiago

Les Reines de France Frantziako erreginak

Anselm Kiefer, Iruzkina, 2007

Info gehiago

Berunezko liburu-piloari buruzko azalpen orokorra

Anselm Kiefer, Iruzkina, 2007

Info gehiago

Eguzki-ontzia, 1984-95 (Guggenheimen Bilduma Iraunkorrekoa)

Anselm Kiefer, Iruzkina, 2007

Info gehiago

Gau-ordena ospetsuak

Anselm Kiefer, Iruzkina, 2007

Info gehiago

La Vie Secrète des Plantes – Landareen ezkutuko bizitza

Anselm Kiefer, Iruzkina, 2007

Info gehiago

Loredun liburuei buruzko azalpen orokorra: 105 aretoa (Paul Celan-i buruzko obrekin)

Anselm Kiefer, Iruzkina, 2007

Info gehiago

Aschenblume, 2006

Anselm Kiefer, Iruzkina, 2007

Info gehiago

Berenize, 1989

Anselm Kiefer, Iruzkina, 2007

Info gehiago

Bi ibaien lurra (Zweistromland), 1995

Anselm Kiefer, Iruzkina, 2007

Info gehiago