Anselm Kiefer
Obra-sortari buruzko azalpena: Paul Celan seriea
Bertako obrei buruzko azalpen orokorra
Iruzkinak
Obra-sortari buruzko azalpena: Chapelle de la Salpétrière-ko frisoak, Paris, 2000
- Izenburua:
- Obra-sortari buruzko azalpena: Chapelle de la Salpétrière-ko frisoak, Paris, 2000
- Erakusketa:
- Anselm Kiefer
- Gaiak:
- Artea eta erlijioa | Artea eta espazioa | Artea eta pertzepzioa | Eragin artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Materiala | Salpétrière ospitalea | Espiritualtasuna | Judaismoa | Kabala | Kristautasuna | Sinbolismo erijiosoa | Paris | Traszendentzia | Ilusio optikoak
- Artelan motak:
- Kokapen zehatzerako artea | Pintura
- Aipatutako artistak:
- Kiefer, Anselm
Berunezko bost panel handi hauek Parisko Salpétrière ospitaleko kaperarako egin zituen hasiera batean. Proiektuari buruz hizketan, “espazioan esku hartzea” zein gogoko duen konturatu zela dio Kiefer-ek. Panelak biribilduak daude goialdean, elizetako erretaula tradizionalak bezala, eta Kieferrek bost arkutan doi-doi sartzeko moduan egin zituen, kaperako nabearen aldean. Bizitasun handiko diseinuek – lerro bertikal, horizontal eta kurbadun nabarmenekin – ilusio optikoa sorrarazten zuten, kaperako hormak gorantz eta beherantz mugituko balira bezala.
Hemen, Kieferrek Kristautasunetik eta juduen Kabalako idazlan mistikoetatik hartutako mitoak eta sinboloak erabili ditu esanahiak zalantzan jartzeko eta asoziazio berriak sortzeko: “Nire asmoa ez da erlijioa ilustratzea,” dio, “Narratzailea naiz, etendako kontakizun baten narratzailea.”
Adibidez, Aingeruen hierarkia obrako jantzi zurrunbilotuek kristau-testu zaharretara igortzen gaituzte, aingeruen bederatzi kategoria edo “koruei” buruzkoetara – aingeru soiletatik hasita, arkangelu, kerubin eta maila gorenera iritsi arte, Serafin, alegia – guztiak zeruaren eta lurraren arteko espazio bihurgunetsuan mugitzen zirelarik. Tsim-Tsoum (“zim zum”) obrako zeru goibelak – berun tolestuaz eginak – itxura ikaragarria du, ortzitik mezu bat iristeko zain balego bezala. Izan ere, Tsim-Tsoum Kabalak aipatzen duen lehen hertsaketari buruzko erreferentzia da. Eta Sephiroth-en jarioa obrako lerro horizontalek antzinako arroka-geruzak ematen dute, fosilen ordez eguzki-loreekin.
Shebirat Ha Kelim (Ontzien apurketa) obrako buztinezko ontziak kreazioari buruz Kabalan jasotzen den kontakizun baten erreferentzia dira. Jainkoak zeruko argiaz bete zituen ontzi batzuk, baina argiaren indar handia, ordea, askatu egin zen – ontziak puskatan txikituz eta gaizkiaren indarra munduan zabalduz. Eta, izan ere, hori da kabala-sinesmenaren sorburua, hau da: munduan nolabait ere dena dagoela apurtua, hondatua edo amaitu gabe – eta, hain zuzen ere, kabalisten zeregina da oreka eta osotasuna lehengoratzen saiatzea.
Kieferrek obra honetan bildu dituen erreferentzia guztiekin, interesgarria izan daiteke gogora ekartzea berak diseinatu zituela ospitale horretako kaperarako panelak. Beraz, nolabait ere, zientziak eta medikuntzak gorputza senda dezaketelako ustea eta erlijioak arima salba dezakeelako esperantza maila berean agertzen dira.