Anselm Kiefer
Khlebnikov-en obrei buruzko azalpen orokorra
Obra-sortari buruzko azalpena: Paul Celan seriea
Iruzkinak
Emakumeak
- Izenburua:
- Emakumeak
- Erakusketa:
- Anselm Kiefer
- Gaiak:
- Emakumea artean | Manikia | Pertsonaia mitologikoak | Artea eta mitologia | Sorkuntza artistikoa | Kolorea | Materiala | Sinbologia | Jantziak | Ausardia | Liburuak
- Artelan motak:
- Eskultura
- Aipatutako artistak:
- Kiefer, Anselm
Igeltsuz eta erretxinaz egindako emakume-irudi hauek azken urteotan Kiefer-ek egindako serie batekoak dira. Antzinateko eta kondairako emakumeak irudikatzen dituzte. Batzuk heroiak dira, beste batzuk gaizkileak, baina guztiak nabarmendu izan ziren erakutsi zuten indar eta ausardia handiagatik.
Manikiak zuriz jantziak daude, erretxinaz egindako soineko zabalekin. Buruen ordez objektuak eta material naturalak dituzte – adarrak, burdinhari arantzadunak edo liburuak – emakume bakoitzaren mitologiaren arabera.
Irudi hauetako bat Zirze da, greziar aztia – buruaren ordez kaiola daramana. Homeroren Odiseak dioenez, Ulises heroi bidaiaria eta haren gizonak atzitu zituen hark bere uhartean. Txerri bihurtu zituen, eta urtebete eduki zituen bertan. Hori dela-eta agertzen da kaiola eskulturan.
Greziar kondairako beste emakume bat Telesila da – punta zorrotzeko adarrak agertzen dira hemen buruaren ordez. Poeta zen bera. Kondairak dioenez, Espartako erregea bere sorterrian erasoka sartu eta bertako soldadu eta gizon guztiak hil zituenean, gizonez jantzia, emakumezko legio bateko buruzagi bihurtu eta bertatik uxatu omen zituen espartarrak. Hark erakutsitako adorearen omenez estatua bat eraiki zioten antzina – bere olerki-liburuak oinetan dituela eta buruan kaskoa jartzera doala.
Azkenik, buruaren ordez hutsik dauden marko txikiekin agertzen den irudia, Klaudia Kinta da, heroi erromatarra. Egintza heroiko batean erakutsi zuen indarragatik da ezaguna: Tiber ibaian hondoa jotako ontzi bat esku bakar batez tiraka urgaineratu zuenean. Antzinatean emakume noblearen eta prestuaren eredu izan zen bera.