Anselm Kiefer
Berenize, 1989
Iruzkinak
Bi ibaien lurra (Zweistromland), 1995
- Izenburua:
- Bi ibaien lurra (Zweistromland), 1995
- Erakusketa:
- Anselm Kiefer
- Gaiak:
- Artea eta historia | Artea eta emozioa | Sorkuntza artistikoa | Gainazala | Lan-prozesua | Materiala | Sinbologia | Paisaia | Bizitza | Mesopotamia | Dualtasuna | Itxaropena | Alkimia | Malenkonia | Suntsipena
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Kiefer, Anselm
Paisaia-pintura alegorikoa da hau, eta bai gaiari bai materialei dagokienez iluna eta malenkoniatsua da. Mihisearen alboetan elkartzen diren beruna eta zinka jori txertatuak dauzka. Metalezko plaka gris eta herdoilduak oso bestelakoak dira pintura okre lohitsuaz osatutako gainazal xehatuaren aldean, organikoagoa baita. Lan hau urrunagotik begiratuz gero, perspektiba eta paisaia zerumugarantz galtzen doazela ohartuko zara. Gertuagotik begiratuta, mihisearen gainazal uhintsuak eta zuloz josiak materialari bizitasuna ematen diola dirudi.
Kiefer-ek koadroaren alboetan alkimia egiteko erabili du metala – beruna urre bihurtzeko Erdi Aroko zientzia sekretua. Korronte elektrikoa eroaleak diren bi metaletatik pasarazi zuen. Emaitzazko erreakzio elektrokimikoak zinka desegin du, eta koadroan ikus ditzakezun gatz-hondar zuriak sorrarazi ditu.
Suntsipenaren eta sorkuntzaren zikloak garrantzi handia du hemen. Titulua antzinako Mesopotamiako bi ibairi dagokie –Eufrates eta Tigris – oraingo Iranen eta Iraken. Ibaiek gainezka egin zuten eta uholdearen eraginez Mesopotamiako zibilizazioa ia osorik suntsituak geratu zen, eta bertako etxeak eta eraikinak lokatz bihurtuak. Baina, bestalde, urperatuak geratu ziren soroetan landare berriak hazi eta uzta eman zuten. Beraz, lan honetan, pintura-geruza ugariak ibai-oheetako sedimentu-geruzak bezalakoak dira, denboraren joana gogora ekartzen digutenak. Eta Kieferren korronte elektrikoa, antzinako urak bezala, suntsitzailea eta bizi-emailea da aldi berean.
Koadro hau apokalipsiaren irudi modernotzat har daiteke baita ere, euri erradioaktiboak markatutako lurraren irudia. Baina, berriro ere, itxaropena sumatzen dugu hemen – zeruertza, eguna berriro argituko delako esperantza emanez.