Edukira zuzenean joan

Anselm Kiefer

Erakusketari buruzko sarrera orokorra

Info gehiago

Bakarrik haizearekin, denborarekin eta soinuarekin (Nur mit Wind, mit Zeit und mit Klang), 1997

Info gehiago

Iruzkinak

Atrioko balkoiko pintura monumentala, 2. solairuan. Aurrera doan lana

Izenburua:
Atrioko balkoiko pintura monumentala, 2. solairuan. Aurrera doan lana
Erakusketa:
Anselm Kiefer
Gaiak:
Artea eta literatura | Eragin artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Tamaina | Paisaia | Guggenheim Bilbao Museoa | Tradizioa | Natura | Poesia | Frank Gehry | Paul Celan | Inskripzioak
Artelan motak:
Kokapen zehatzerako artea | Pintura
Aipatutako artistak:
Kiefer, Anselm

Pintura monumental hau espazio honetarako propio sortua da, Frank Gehry-k diseinatutako museoaren atrioan jartzeko, alegia. Inguratzen duen arkitekturak bezalaxe, margolan honek gorantz egiten du eta zuzenean bere goiko aldea begiratzera behartzen du ikuslea, baita eraikinaren altuera gorenera ere.

Paisaia-pintura bat da —Kiefer-en eskala handiko lan ugari bezala—. Eta neurri handi batean tradizionala izan arren —lurra, ostertza eta zerua erakusten dituelako, hain zuzen ere— Kieferrek paisaia oso ikuspegi erradikala eta bereziarekin interpretatzen du. Neguko eszena atsekabegarri bat da, soro mortuak agertzen direnekoa, hostoak galdu dituzten zuhaitz-adarrekin. Eta gainean, susmo txarra hartzen diogun zeru goibelaren handitasuna ageri da hodeiz betea. Zerua zeharkatuz eskuz idatzitako testu batzuk agertzen dira – Paul Celan-en olerkien errenkadak dira, besteak beste, SeptemberKrone eta Engführung edo Sommerbericht olerkienak. Honela dio batek:

Bazetorren, bazetorren.
Bazetorren hitza,
gauean zehar zetorren,
distira, distira eman nahi zuen.

Errautsa.
Errautsa, errautsa.
Gaua.
Gaua-eta-gaua. Begiruntz doa,
bustirantz.

Begiruntz doa,
bustiruntz, garaien sorburuetatik,
partikulen zurrunbiloa, gainontzekoa,
zuk
jakin badakizu, guk,
liburuan irakurri genuen, ustea
zen.

Ustea zen,
zen. Nola
heldu genuen
elkar hauekin—
esku
hauekin?

Kieferrek artearen tradizio historikoaz baliatu nahi izaten du, irudiekin batera koadroetan hitzak gehituz adibidez; izan ere, pinturan testuak gehitzearen tradizioa oso sustraitua dago Erdi Aroko artetik gaur egungo arteraino.

BESTE ATALAK

Erakusketari buruzko sarrera orokorra

Anselm Kiefer, Iruzkina, 2007

Info gehiago

Atrioko balkoiko pintura monumentala, 2. solairuan. Aurrera doan lana

Anselm Kiefer, Iruzkina, 2007

Info gehiago

Bakarrik haizearekin, denborarekin eta soinuarekin (Nur mit Wind, mit Zeit und mit Klang), 1997

Anselm Kiefer, Iruzkina, 2007

Info gehiago

Stairs installation obrari buruzko azalpena

Anselm Kiefer, Iruzkina, 2007

Info gehiago

Khlebnikov-en obrei buruzko azalpen orokorra

Anselm Kiefer, Iruzkina, 2007

Info gehiago

Emakumeak

Anselm Kiefer, Iruzkina, 2007

Info gehiago

Obra-sortari buruzko azalpena: Paul Celan seriea

Anselm Kiefer, Iruzkina, 2007

Info gehiago

Obra-sortari buruzko azalpena: Chapelle de la Salpétrière-ko frisoak, Paris, 2000

Anselm Kiefer, Iruzkina, 2007

Info gehiago

Bertako obrei buruzko azalpen orokorra

Anselm Kiefer, Iruzkina, 2007

Info gehiago

Berunezko oheak Iraultzaren emakumeak

Anselm Kiefer, Iruzkina, 2007

Info gehiago

Les Reines de France Frantziako erreginak

Anselm Kiefer, Iruzkina, 2007

Info gehiago

Berunezko liburu-piloari buruzko azalpen orokorra

Anselm Kiefer, Iruzkina, 2007

Info gehiago

Eguzki-ontzia, 1984-95 (Guggenheimen Bilduma Iraunkorrekoa)

Anselm Kiefer, Iruzkina, 2007

Info gehiago

Gau-ordena ospetsuak

Anselm Kiefer, Iruzkina, 2007

Info gehiago

La Vie Secrète des Plantes – Landareen ezkutuko bizitza

Anselm Kiefer, Iruzkina, 2007

Info gehiago

Loredun liburuei buruzko azalpen orokorra: 105 aretoa (Paul Celan-i buruzko obrekin)

Anselm Kiefer, Iruzkina, 2007

Info gehiago

Aschenblume, 2006

Anselm Kiefer, Iruzkina, 2007

Info gehiago

Berenize, 1989

Anselm Kiefer, Iruzkina, 2007

Info gehiago

Bi ibaien lurra (Zweistromland), 1995

Anselm Kiefer, Iruzkina, 2007

Info gehiago