Anselm Kiefer
Berunezko oheak – Iraultzaren emakumeak
Berunezko liburu-piloari buruzko azalpen orokorra
Iruzkinak
Les Reines de France – Frantziako erreginak
- Izenburua:
- Les Reines de France – Frantziako erreginak
- Erakusketa:
- Anselm Kiefer
- Gaiak:
- Emakumea artean | Heriotza | Artea eta historia | Sorkuntza artistikoa | Kolorea | Markoa | Sinbologia | Tamaina | Erretratua eta autorretratua | Historia-margoa | Frantziako Iraultza | Ana Austriakoa | Katalina Medici | Maria Antonieta | Ironia | Aristokrazia | Inskripzioak
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Kiefer, Anselm
7 metroko luzera duen koadro honetan paisaia, pintura historikoa eta erretratua konbinatzen dira. Bestalde, Kiefer-ek bere obretan lantzen eta ikertzen dituen garrantzizko gaiak agertzen dira bertan elkartuak.
Koadroa pintura beltzarekin eta zuriarekin margotua dago, herdoil distiratsuarekin nahastua – Kieferrek maiz erabiltzen du baliabide hau, kolore harrigarriak sortzeko baita dekadentzia eta denboraren joana sinbolizatzeko ere. Marko huts batzuk agertzen dira mihiseari itsatsiak, azpian izen batzuk dituztela. Frantziako erreginak, eta haien ausentzia, gogorarazten dizkigute, Maria Antonieta batez ere.
Kieferrek 1980ko urteetatik erabili izan du bere lanean Frantziako historia – eta bereziki bertako Iraultzaren historia–. Gai honen inguruko obra batzuek aurreko mendeetako Frantziako erreginen izenak aipatzen dituzte – Katalina Medicikoa, adibidez, eta Ana Austriakoa. Pintura honetan, izen handiko emakumeen irudi-galeriak kutsu ironikoa du – 1789ko iraultzaren aldiari aurrea hartuz, Maria Antonieta gillotinan hil zutenean errege-dinastia amaitu zen aldiari. Hemen, atzerako martxan eta bizkor aurreratuta aditzera ematen zaigu historia – emakumeen genealogiak lehenaldira atzera begiratu ahala baina baita, halabeharrez, heriotzarantz ere.