Anselm Kiefer
Aschenblume, 2006
Bi ibaien lurra (Zweistromland), 1995
Iruzkinak
Berenize, 1989
- Izenburua:
- Berenize, 1989
- Erakusketa:
- Anselm Kiefer
- Gaiak:
- Ilea | Heriotza | Artea eta historia | Artea eta emozioa | Sorkuntza artistikoa | Materiala | Beruna | Sinbologia | Bigarren Mundu Gerra | Nazismoa | Berenize | Ironia | Kontzentrazio-esparrua | Hegazkinak
- Artelan motak:
- Eskultura
- Aipatutako artistak:
- Kiefer, Anselm
Eskultura honek Berenize du izena. Naturatik hartutako eta gizakiak sortutako materialez eginda dago beruna, beira, argazkiak eta giza ilea. Forma nagusiak hegazkin baten itxura du – hegoen ordez triangelu bat du, eta zoru gaineko berunezko tutua bere fuselajea edo gorputza da.
Kiefer-ek berunez egindako hegazkinen seriekoa da. Gogokoen duen materialetako bat da beruna, eta hemen ironiaz aukeratua, metal guztietatik astunena baita. Gainera, iluna eta pozoigarria da, eta Saturnorekin erlazionatzen da – eguzki-sisteman diren planeta guztietatik argi gutxien duena. Eta testuinguru honetan Bigarren Mundu Gerrak utzi zuen samintasuna eta oinazea ere irudikatu lezake. Bestalde, teknologia alferrekoa bihurtu dela aditzera ematen digu – gerrako hegazkin bat zoru gainean, txori ezindu baten antzera hegoak moztuak dituena.
Titulu honetan bada beste erreferentzia zerutar bat: Libiako printzesa zen Berenize, Kristo aurreko hirugarren mendekoa. Greziar kondairak dionenez, printzesak bere ile luzea eta ederra moztu omen zuen senarra gerratik salbu iritsi zela ospatzeko. Jainkoek, sakrifizio hura saritzeko, zerura eraman omen zuten haren ilea konstelazio berri bat eratzeko, ‘Berenizeren ilea’ izenekoa, alegia.
Kieferren eskulturako giza ilea fuselajetik irteten da askatutako erregaia edo gas toxiko beltza balitz bezala. Gainera, kontzentrazio-esparruetako nazien ohiko praktika gogorarazten digu, presoei ilea arras moztekoa. Era berean, boterea eta ezintasuna nabarmentzen ditu: Nola neur dezakegu gerrako milioika errugabeen heriotza hegazkin bakar bat zoruan ikusita? Eta zenbateraino baloratzen da gizabanakoaren bizitza indar militarrak eta teknologia nuklearra nagusi diren munduan?