Anselm Kiefer
Berunezko liburu-piloari buruzko azalpen orokorra
Gau-ordena ospetsuak
Iruzkinak
Eguzki-ontzia, 1984-95 (Guggenheimen Bilduma Iraunkorrekoa)
- Izenburua:
- Eguzki-ontzia, 1984-95 (Guggenheimen Bilduma Iraunkorrekoa)
- Erakusketa:
- Anselm Kiefer
- Gaiak:
- Heriotza | Artea eta historia | Bildumagintza | Eragin artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Forma | Gainazala | Materiala | Sinbologia | Paisaia | Guggenheim Bilbao Museoa | Bizitza | Bigarren Mundu Gerra | Landareak | Eguzki-loreak | Alemania | Suntsipena | Hegazkinak
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Kiefer, Anselm
Paisaia-pintura bat da hau – gainazalaren osagarriak ezohikoak izan arren: landare lehorrak eta hegazkin itxura duen forma, hain zuzen. Perspektiban ikusita aireko ikuspegi bat ematen du: berun koloreko hegazkin bat soro erraustuen paisaia mortu batean zorrotzean erortzen. Zainzuri-landareen zurtoin lehorrak mihisetik irteten dira angelu zuzenean. Eta, gainera, hegazkinak eguzki-lore lehorrak daramatza, marroiak eta lehorrak direlarik, behean agertzen diren zainzuriak bezalaxe.
Eguzki-ontziak bi esanahi ditu. Batetik, Alemaniako paisaiari egindako omenaldia da, mendeetan zehar nekazaritzak eraldatutakoari. Baina, bestetik, Bigarren Mundu Gerraren azkeneko urtean –1945ean, Kiefer jaio zen urtean– izandako bonbardaketak eraginda Alemaniak hartu zuen itxura zeharo desberdinaren erreferentzia da neurri handi batean.
Hauxe dio Alemaniaren suntsipenari eta bere bizitzan eta lanean izan zituen ondorioei buruz:
“Sorkuntza eta suntsipena gauza bera dira”, dio,
“Gerra garaian jaio nintzen, eta oraindik hondakin asko ikus zitekeen inguruan ni hazi ahala. Dena den, niretzat hondakinek ez dute jende arruntarentzat duten esanahia: eskandalua edo hondamendia, alegia. Hasiera gisa ikusten ditut nik”.
“Jolasteko leku zoragarria ziren …. Hondakinak beti izan ohi dira zerbaiten hasiera”.
Hemen, eguzki-loreak bat datoz suntsipenaren eta eraberritzearen gai honekin – Kieferrek heriotzaren eta bizitza berriaren, eta urtaro aldaketaren sinbolo gisa erabiltzen ditu eguzki-loreak eta beren haziak.