Edukira zuzenean joan

Anselm Kiefer

Stairs installation obrari buruzko azalpena

Info gehiago

Emakumeak

Info gehiago

Iruzkinak

Khlebnikov-en obrei buruzko azalpen orokorra

Obra handi hauek, gerraontziak eta itsasoa irudikatzen dituzte kolore hotz eta, haatik, argietan, XX. mendearen hasierako errusiar futurista Velimir Khlebnikoven idatzietan daude inspiratuak. Khlebnikovek ez zuen onartzen historia prozesu lineala dela dioen ideia, eta horren ordez “denboraren oinarrizko legeak” aurkitu zituela zioen. Matematikaz baliatuz, egitura batzuk identifikatu zituen historiaren barruan, lehenaldia berriro interpretatzeko eta etorkizunean begiratzeko. Kiefer-ek 1980ko hamarkadan eta 90ekoan irakurri zituen Khlebnikoven obrak, eta harrigarriak bezain “zentzugabeak” iruditu zitzaizkion. Era berean, Khlebnikovi denborak eta helburu zehatz bati erantzuten ez dion historiaren kontzeptuak eragin zioten jakin-min hori bera sentitzen du Kieferrek.

Koadro hauek Khlebnikoven ideia irudikatzen dute, itsas armaden arteko borrokek sorrarazten dituzten hondamendiak 317 urte betetzen diren bakoitzeko gertatzen direla dioen ideia. Kieferrek irudikatutako Bigarren Mundu Gerrako gerraontziak ur gainean agertu beharrean airean agertzen dira esekiak. Historiaren jazokizunak behin eta berriro errepikatuta irudikatzen ditu, Khlebnikovek historia ulertzen zuen moduari jarraiki.

Begiratu arretaz Velimir Khlebnikov: Herriaren patuak izena duen obra. Gerra-ontzidi bat agertzen da iparraldeko itsaso goibelean. Ontziak berunez eginak daude, Kieferrek gogokoen duen materialetako bat – hemen ironikoki erabili badu ere, berunezko ontziak astunegiak liratekeelako itsasoan flotatzeko. Khlebnikoven izena klarionaz idatzia agertzen da goialdean, ezkerraldeko izkinan. Eta, ontzien inguruan, gerraontzien, borrokaldien eta militar ospetsuen izenak aipatzen dituzten idatziak ere erantsi ditu.

Haserre dagoen itsasoa irudikatzeko, Kieferrek testura harrigarria sortu du lastoa, harea eta herdoila olio-pinturari gehituz. Gainera, ‘zaharkitu’ egin ditu koadroak lantegitik atera eta aire zabalean utziz:

Naturaren laguntza behar dut” dio.

“Eguraldia, beroa eta hotza erabiltzen ditut, eta mihiseak euritan ere utzi izan ditut zenbaitetan. Azidoak, lurra eta ura jarri dizkiet gainean. … Gorria ikusten duzuenean adibidez, herdoila da, herdoila besterik ez. Estudioan azido-ontziak, substantzia kimikoak eta altzairua dauzkat bazter guztietan. Egin ditudan ontzietako asko urpean eduki ditut putzu handi batean herdoil daitezen. Urperatu eta urtetan uzten ditut bertan”.

BESTE ATALAK

Erakusketari buruzko sarrera orokorra

Anselm Kiefer, Iruzkina, 2007

Info gehiago

Atrioko balkoiko pintura monumentala, 2. solairuan. Aurrera doan lana

Anselm Kiefer, Iruzkina, 2007

Info gehiago

Bakarrik haizearekin, denborarekin eta soinuarekin (Nur mit Wind, mit Zeit und mit Klang), 1997

Anselm Kiefer, Iruzkina, 2007

Info gehiago

Stairs installation obrari buruzko azalpena

Anselm Kiefer, Iruzkina, 2007

Info gehiago

Khlebnikov-en obrei buruzko azalpen orokorra

Anselm Kiefer, Iruzkina, 2007

Info gehiago

Emakumeak

Anselm Kiefer, Iruzkina, 2007

Info gehiago

Obra-sortari buruzko azalpena: Paul Celan seriea

Anselm Kiefer, Iruzkina, 2007

Info gehiago

Obra-sortari buruzko azalpena: Chapelle de la Salpétrière-ko frisoak, Paris, 2000

Anselm Kiefer, Iruzkina, 2007

Info gehiago

Bertako obrei buruzko azalpen orokorra

Anselm Kiefer, Iruzkina, 2007

Info gehiago

Berunezko oheak Iraultzaren emakumeak

Anselm Kiefer, Iruzkina, 2007

Info gehiago

Les Reines de France Frantziako erreginak

Anselm Kiefer, Iruzkina, 2007

Info gehiago

Berunezko liburu-piloari buruzko azalpen orokorra

Anselm Kiefer, Iruzkina, 2007

Info gehiago

Eguzki-ontzia, 1984-95 (Guggenheimen Bilduma Iraunkorrekoa)

Anselm Kiefer, Iruzkina, 2007

Info gehiago

Gau-ordena ospetsuak

Anselm Kiefer, Iruzkina, 2007

Info gehiago

La Vie Secrète des Plantes – Landareen ezkutuko bizitza

Anselm Kiefer, Iruzkina, 2007

Info gehiago

Loredun liburuei buruzko azalpen orokorra: 105 aretoa (Paul Celan-i buruzko obrekin)

Anselm Kiefer, Iruzkina, 2007

Info gehiago

Aschenblume, 2006

Anselm Kiefer, Iruzkina, 2007

Info gehiago

Berenize, 1989

Anselm Kiefer, Iruzkina, 2007

Info gehiago

Bi ibaien lurra (Zweistromland), 1995

Anselm Kiefer, Iruzkina, 2007

Info gehiago