Brancusi–Serra
Richard Serra, Goratutako pisuak (Elevational Weights), 2010–11
Constantin Brancusi, Musa lo (Muse endormie), 1910
Musa lo (La muse endormie), 1911
Iruzkinak
Constantin Brancusi, Lo dagoen haur baten burua (Tête d’enfant endormi), 1906–7
Lehenengo oihua (Le premier cri), 1917
Georgeren erretratua (Portrait de George), 1911
Prometeo (Prométhée), 1911
- Izenburua:
- Constantin Brancusi, Lo dagoen haur baten burua (Tête d’enfant endormi), 1906–7
Lehenengo oihua (Le premier cri), 1917
Georgeren erretratua (Portrait de George), 1911
Prometeo (Prométhée), 1911 - Erakusketa:
- Brancusi–Serra
- Gaiak:
- Giza gorputza | Artea eta emozioa | Sorkuntza artistikoa | Forma | Gainazala | Materiala | Erretratua eta autorretratua
- Artelan motak:
- Eskultura
- Aipatutako artistak:
- Brancusi, Constantin
Brancusik bi urte bakarrik zeramatzan Parisen bizitzen Lo dagoen haur baten burua sortu zuenean: bere haur besoetako Alice Poiana-ren erretratu fina. Makurtutako eta gorputz gabeko lehen burua izan zen. Haurraren buruak ume jaioberrien hazpegi zehaztugabeak ditu. Ez dago lepoaren arrastorik; burua baino ez dugu ikusten, makurtua, atseden hartzen balego moduan. Eskultorearentzat, giza gorputzaren zati bakar bat irudikatuz ezaugarri unibertsalak erakutsi zitzakeen eta, izan ere, burua da gorputzaren zatirik espresiboena.
Lehenengo oihua eskultura ausarta da. Arrautza-itxura dauka, eta horrek haur baten gorputz osoa irudikatzen du. Ebaki nabarmena du, oihuka, ahoa zabal-zabalik duen haurra iradokitzeko. Ezra Pound poetak, lan hori dela eta, esan zuen behin:
“Brancusik azterketa gogorrari eta zailari ekin dio: forma guztiak bakar batean bildu nahi ditu”.
Georgeren erretratua, 1911koa, marmolezko irudi samur bat da, George Farquhar mutikoaren erretratua. Urte berean, soiltasun harrigarriko Prometeo eskultura egin zuen. Buru hori leun-leuna da, akatsgabea, perfektua. Sudurra eta belarria sumatu besterik ez dira egiten. Marmolez egin zuen hasiera batean, baina, gero, beste bertsio batzuk egiteari ekin zion, brontze urreztatuz eta zementu ilunez egindako beste bat. Arte-sorkuntzan hasi zenetik, Brancusik gai jakin bati heldu eta huraxe askotariko gainazal eta materialetan lantzen zuen.