Edukira zuzenean joan

Brancusi–Serra

Constantin Brancusi, Musua (Le baiser), 1907–08
Musua (Le baiser), 1916
Musua (Le baiser), 1923–25

Info gehiago

Richard Serra, Goratutako pisuak (Elevational Weights), 2010–11

Info gehiago

Iruzkinak

Richard Serra, Denboraren materia (The Matter of Time), 1994–2005

Izenburua:
Richard Serra, Denboraren materia (The Matter of Time), 1994–2005
Erakusketa:
Brancusi–Serra
Gaiak:
Artea eta denbora | Artea eta espazioa | Artea eta pertzepzioa | Artea eta emozioa | Sorkuntza artistikoa | Bolumena | Espazioa | Geometria | Materiala | Mugimendua | Tamaina
Artelan motak:
Eskultura
Aipatutako artistak:
Brancusi, Constantin | Serra, Richard

Richard Serraren Denboraren materia altzairuzko zortzi eskultura monumentalek osatzen dute. Serrak hauxe azaldu du elipse eta espiral bihurritu erraldoi horiei buruz:

Askotariko bolumenak, hutsuneak, pasabideak luzatzen dituzte; horiek grabitatearen beheranzko indarraren, pisuaren, eta goranzko mugimenduaren arteko polaritatean daude; bada, gora egite horrek pisurik eza lortzeko bidea da.

Eskulturak berariaz kokatuak daude haietan zehar eta haien inguruan ibiltzeko. Izan ere, lanak zeharkatzean eta inguratzean eskulturek espazioa taxutzen dute, forma ematen diote. Eskulturan, mugimenduaren kontzeptua Brancusi-k ere aztertu zuen, estudioan grabatutako zenbait filmetan ikus daitekeenez.

Instalazio honek Serraren lanen eboluzioa jasotzen du: hasierakoak sinpleagoak dira, elipse bikoitza esate baterako; are eta konplexuagoak dira ondorengoak, espiralak adibidez. Toruen eta esferen sekzioek gure mugimenduetan eta gure pertzepzioan hainbat efektu eragiten dituzte, sortzen dituzten inguruneak direla eta. Espazioa ustekabean eta harrigarriki mugitzen eta aldatzen dela dirudi: leku batzuetan estutzen dela ematen du, eta beste batzuetan zabaltzen dela. Luzea da, laburra, altua eta baxua, non zauden eta nora begira zauden arabera.

Instalazioaren izena, Denboraren materia, denboraren progresioaren ideian dago oinarrituak. Bi denbora-tarte ikusten ditu artistak: batetik, eskulturetako bakoitzean barrena sartzeko, ibiltzeko eta esperimentatzeko behar den denbora; bestetik, esperientzia horrek uzten duen arrastoaren denbora: tarte horretan oroitzen gara bizitakoaz, sentitutakoaz, eta sentimendu horiek berriro pizten zaizkigu. Serrak azaldu duenez:

Ibilaldi horretan ikusleak zer aurkitzen duen, zer bizitzen duen, haren prestasunaren araberakoa izango da: ibili ahala, senti ahala, erabakiko du prest al dagoen esperientzia horretan murgiltzeko eta denbora emateko, oroimenak eta hautematen duena uztartzeko, eta sena, barrua, isilarazteko eta esperientziaz gozatzeko.

BESTE ATALAK

Sarrera

Brancusi–Serra, Iruzkina, 2011

Info gehiago

Constantin Brancusi, Musua (Le baiser), 1907–08
Musua (Le baiser), 1916
Musua (Le baiser), 1923–25

Brancusi–Serra, Iruzkina, 2011

Info gehiago

Richard Serra, Denboraren materia (The Matter of Time), 1994–2005

Brancusi–Serra, Iruzkina, 2011

Info gehiago

Richard Serra, Goratutako pisuak (Elevational Weights), 2010–11

Brancusi–Serra, Iruzkina, 2011

Info gehiago

Constantin Brancusi, Lo dagoen haur baten burua (Tête d’enfant endormi), 1906–7
Lehenengo oihua (Le premier cri), 1917
Georgeren erretratua (Portrait de George), 1911
Prometeo (Prométhée), 1911

Brancusi–Serra, Iruzkina, 2011

Info gehiago

Constantin Brancusi, Musa lo (Muse endormie), 1910
Musa lo (La muse endormie), 1911

Brancusi–Serra, Iruzkina, 2011

Info gehiago

Constantin Brancusi, Danaide (Danaïde), 1913

Brancusi–Serra, Iruzkina, 2011

Info gehiago

Richard Serra, Karta-gaztelua (House of Cards), 1969
Euskarriak (Props), 1969

Brancusi–Serra, Iruzkina, 2011

Info gehiago

Constantin Brancusi, Musa bat (Une Muse), 1912
Musa (La muse), 1917

Brancusi–Serra, Iruzkina, 2011

Info gehiago

Constantin Brancusi, X printzesa (Princesse X), 1915

Brancusi–Serra, Iruzkina, 2011

Info gehiago

Richard Serra, Zirkuitua-Bilbo (Circuit-Bilbao), 1972

Brancusi–Serra, Iruzkina, 2011

Info gehiago

Constantin Brancusi, Gorputz-enborra (Gorputz-enbor baten zatia) [Torse (Fragment d’un torse)], 1909–10
Gorputz-enborra (Torse), 1912

Brancusi–Serra, Iruzkina, 2011

Info gehiago

Richard Serra, Ondorioaren ondorioa (The Consequence of the Consequence), 2011 

Brancusi–Serra, Iruzkina, 2011

Info gehiago

Constantin Brancusi, Beltz zuria (I) [La négresse blanche (I)], 1923
Beltz ilehoria (La négresse blonde), 1926

Brancusi–Serra, Iruzkina, 2011

Info gehiago

Richard Serra, 1, 2, 3, 4, 5, 6, 7, 8, 1987

Brancusi–Serra, Iruzkina, 2011

Info gehiago

Richard Serra, Uhalak (Belts), 1966–67

Brancusi–Serra, Iruzkina, 2011

Info gehiago

Constantin Brancusi, Haurra munduan, talde mugikorra (L’enfant au monde, groupe mobile), 1917

Brancusi–Serra, Iruzkina, 2011

Info gehiago

Constantin Brancusi, Sorgina (La sorcière), 1916–24
Atari-txakurra (Chien de garde), 1916

Brancusi–Serra, Iruzkina, 2011

Info gehiago

Constantin Brancusi, Adam eta Eva (Adam et Eve), 1921

Brancusi–Serra, Iruzkina, 2011

Info gehiago

Constantin Brancusi, Erregeen erregea (Le roi des rois), ca. 1938

Brancusi–Serra, Iruzkina, 2011

Info gehiago

Constantin Brancusi, Maiastra (Maïastra), 1911
Txoriak (Oiseaux), 1912–1930eko hamarkada

Brancusi–Serra, Iruzkina, 2011

Info gehiago