Brancusi–Serra
Constantin Brancusi, Danaide (Danaïde), 1913
Constantin Brancusi, Musa bat (Une Muse), 1912
Musa (La muse), 1917
Iruzkinak
Richard Serra, Karta-gaztelua (House of Cards), 1969
Euskarriak (Props), 1969
- Izenburua:
- Richard Serra, Karta-gaztelua (House of Cards), 1969
Euskarriak (Props), 1969 - Erakusketa:
- Brancusi–Serra
- Gaiak:
- Artea eta espazioa | Artea eta pertzepzioa | Eragin artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Materiala | Mugimendua | Oreka | Pisua
- Artelan motak:
- Eskultura
- Aipatutako artistak:
- Brancusi, Constantin | Serra, Richard
Serrak 1960ko hamarkadaren bukaeran egin zituen eskultura horiek. Guztiek aditz trantsitibo bat aditzera ematen digute: “eutsi”, alegia. Kontrapisu eginez, elkarri eusten diote hala-holako orekan. Hormako lan horietako batzuk egin ondoren, Serra ez zen gustura geratu: efektua koadro batenaren oso antzekoa zen. Hala, hormetan lan gehiagorik ez egitea eta zorua erabiltzea erabaki zuen; orduantxe sortu zuen Karta-gaztelua.
Kartaz egindako gaztelu baten antzera, berunezko lau xaflek artez eusten diote elkarri: angelu zuzen bat eratuz bata bestearen gainean daude. Hala-holako oreka hori grabitate legeetan dago oinarritua; horiei esker gordetzen dute oreka metalezko xafla astunek. Berunezko lau piezek, gainera, efektu bat dute: kokatuak dauden moduagatik goranzko mugimendu birakari baten sentsazioa sorrarazten dute.
Lan horiek guztiak grabitate-erakarpenaren, euren pisuaren arabera, daude taxutuak. Serrari beti interesatu zaio pisua: pisuari eustea, pisua kokatzea, orekatzea, arintzea eta handitzea. Brancusi-ren Parisko estudiora joaten zenean, arreta jartzen zuen eskultore hark kontrapisu gisa erabiltzen zituen osagaietan, lanek gorantz egiten zezaten balio zuten horietan. Ezaugarri horretako osagaiak areto honetako lanetan ikus ditzakezu; behatu, adibidez, emakumezko eskulturen lepo luzeak.