Brancusi–Serra
Constantin Brancusi, Adam eta Eva (Adam et Eve), 1921
Constantin Brancusi, Maiastra (Maïastra), 1911
Txoriak (Oiseaux), 1912–1930eko hamarkada
Iruzkinak
Constantin Brancusi, Erregeen erregea (Le roi des rois), ca. 1938
- Izenburua:
- Constantin Brancusi, Erregeen erregea (Le roi des rois), ca. 1938
- Erakusketa:
- Brancusi–Serra
- Gaiak:
- Arte afrikarra | Artea eta erlijioa | Eragin artistikoa | Esperimentazio artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Materiala | Tamaina | Espiritualtasuna | Herri-kultura
- Artelan motak:
- Arkitektura | Eskultura
- Aipatutako artistak:
- Brancusi, Constantin
Artelan monumental hori haritz-zurean dago zizelatua. Brancusik, hasiera batean, meditazio-tenplu baterako, santutegi pribatu baterako, sortu zuen. 1930eko hamarkadaren hasieran Indore-ko Maharaja-k egin zion eskaria, baina ez zen inoiz eraiki.
Erregeen erregea ekialdeko erlijioen indarra eskulturan jasotzeko saiotzat har daiteke. Hasiera batean, Budaren espiritua izena eman zion. Brancusiri asko interesatzen zitzaion ekialdeko mistizismoa. Izan ere, gertutik ezagutzen zituen budismoa eta Milarepa filosofo tibetarren idatziak. Eta lebitatzeko gai zela esaten zuen, nahiz eta inork ez zuen inoiz lebitatzen ikusi.
Oraindik ere eztabaidagai da eskultorea zenbateraino inspiratzen zen Afrikako artean eta Errumaniako zurezko eskultura herrikoietan. Lan honen alboen azpian ikusten dituzunaren antzeko motibo hozkatuak Afrikako zurezko eskultura tribaletan aurki daitezke. Gainera, lan honek Errumaniako arkitekturaren antzeko ezaugarriak ditu: pilare apaingarri zizelatuak eta ateetako zurezko zutoinak. Inoiz ez dugu jakingo zerk eraman zuen horrelakoak egitera, baina argi dago zizelkatze-lanak eskultura metodoekin esperimentatzeko aukera eman ziola Brancusiri.