Brancusi–Serra
Richard Serra, 1, 2, 3, 4, 5, 6, 7, 8, 1987
Constantin Brancusi, Haurra munduan, talde mugikorra (L’enfant au monde, groupe mobile), 1917
Iruzkinak
Richard Serra, Uhalak (Belts), 1966–67
- Izenburua:
- Richard Serra, Uhalak (Belts), 1966–67
- Erakusketa:
- Brancusi–Serra
- Gaiak:
- Artea eta espazioa | Eragin artistikoa | Esperimentazio artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Argia | Forma | Kolorea | Materiala | Pisua
- Artelan motak:
- Eskultura | Pintura
- Aipatutako artistak:
- Serra, Richard
Kautxuzko zerrendak zintzilik daude horman iltzatutako gakoetatik. Okertutako neoizko hodi batek zerrenda-multzo bati ematen dio argia. Kautxu bihurrikatu astunek grabitatearen legeari zor diote hartu duten itxura, baina baita artistak taxutu dituen moduari ere.
1960ko hamarkadaren erdialdekoa da lana, Serrarengan oraindik ere koloreek eta lerroek eragina zutenenean, hau da, pinturetako osagaiek eragina zutenean. Behin azaldu zuenez, lana egin zuen kautxu piloa aurkitu baitzuen. Hasierako diseinua egiteko Jackson Pollock-en koadro batean inspiratu zen, Iowa State Mural izenekoan. Kautxua horman itsastean, ordea, pisuak beherantz eraman zuen, eta halaxe hartu zuen egungo itxuratura.
Serra baina, ez zen lan horrekin gustura geratu: pintura baten antzekoegia zela uste zuen: zizelatutako osagaiak zituen margolana. Arazo bat zen, artelana ikuspegi bakar batetik beha zitekeen eta. Horrelako kautxuzko lanei, ibilbidearen hasierakoei, esker ohartu zen Serra azkenean bere lanak ahalmen handiagoa izan zezakeela horma batean itsasten ez bazuen. Lan hauen, materialarekin eta formarekin egindako esperimentu hauei, esker egin zituen ondorengo lan ia arkitektonikoak diruditenak, ikusleak barruan sartu eta bertan ibiltzekoak diren horiek.