Brancusi–Serra
Richard Serra, Karta-gaztelua (House of Cards), 1969
Euskarriak (Props), 1969
Constantin Brancusi, X printzesa (Princesse X), 1915
Iruzkinak
Constantin Brancusi, Musa bat (Une Muse), 1912
Musa (La muse), 1917
- Izenburua:
- Constantin Brancusi, Musa bat (Une Muse), 1912
Musa (La muse), 1917 - Erakusketa:
- Brancusi–Serra
- Gaiak:
- Emakumea artean | Giza gorputza | Eragin artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Gainazala | Materiala | Oreka | Pisua | Proportzioa | Edertasuna
- Artelan motak:
- Eskultura
- Aipatutako artistak:
- Brancusi, Constantin
Brancusiren Musek emakumezkoaren forma ideala irudikatzen dute. Fintasun handiz zizelatutako emakumezko buruak lepo dotore eta bihurgunetsuen gainean ageri dira. Beso baten zati batek eta esku batek irudiaren belarria estaltzen dute, eta kontrapisua egin. Hazpegiak ozta-ozta hautematen dira: sudur fin baten soslaia bekain kakotuetan amaitzen da. Irudiak motots batean du ilea bildua, lepoaren behealdean. Buru hauek edertasun klasikoari dagozkion proportzio dotoreak dituzte.
Parisa joan zenean, 1904an, Auguste Rodin eskultorearen estudiora elkartzera gonbidatu zuten Brancusi. Denboraldi labur batez aritu zen han lanean, uste baitzuen ezer ez dela hazten zuhaitz handi baten itzalpean. Brancusik ez zuen eskultore hark erabiltzen zuen metodo naturalista eta xehetasun handiko hura bere lanean aplikatu nahi izan. Aitzitik, sinpletasuna lortu nahi izan zuen: apaingarriak eta narrazioko elementuak kendu nahi zituen, forma aratzak, leunak, sortzeko. Lantzen zituen gaien muina, esentzia, jaso nahi zuen. Eragina izan zuten harengan Parisen ikusi izan zituen Zikladak uharteetako eskulturak.
Brancusiren Musa bat lanaren aurreneko bertsioa, 1912koa, marmolean zizelkatu zuen. 1917ko bigarren bertsioa, brontze leunduz egina, John Quinn babesle estatubatuarrak egin zion eskari bat izan zen. Hala joan zen saila garatzen.