Brancusi–Serra
Richard Serra, Denboraren materia (The Matter of Time), 1994–2005
Constantin Brancusi, Lo dagoen haur baten burua (Tête d’enfant endormi), 1906–7
Lehenengo oihua (Le premier cri), 1917
Georgeren erretratua (Portrait de George), 1911
Prometeo (Prométhée), 1911
Iruzkinak
Richard Serra, Goratutako pisuak (Elevational Weights), 2010–11
- Izenburua:
- Richard Serra, Goratutako pisuak (Elevational Weights), 2010–11
- Erakusketa:
- Brancusi–Serra
- Gaiak:
- Artea eta espazioa | Artea eta pertzepzioa | Eragin artistikoa | Esperimentazio artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Bolumena | Forma | Geometria | Kolorea | Materiala | Pisua | Gogoeta
- Teknikak:
- Marrazkia
- Artelan motak:
- Eskultura
- Aipatutako artistak:
- Brancusi, Constantin | Serra, Richard
Goratutako pisuak Richard Serraren azkenaldiko marrazki-saila da. Eremu zabal beltzak eta paper-zerrenda zuri horizontalak tartekatzen dira eta kontrastea egiten dute. Marrazkiak lauak badira ere, Serrak gainazal beltz-beltzean halako lerro zuzenak ezartzean, arreta lanen egituran eta materialean jar dezagun eragiten du. Eskulturek bezala, inguruko espazioari buruz pentsatzera bultzatzen gaituzte, baita erantzun fisikoren bat ematera ere.
Serrarentzat, marrazkiak eta eskulturak estu lotuak doaz eta, izan ere, bere eskulturak “espazioan egindako marrazkiak” direla esan du zenbaitetan. Marrazkiak eginez, kontzeptu berriak eta sorkuntza-metodo berriak ikertu ahal izaten ditu, eta horrek bolumenaren eta pertzepzioaren hainbat alderdi ulertzeko balio izaten dio. Serraren marrazkiek eskulturari dagozkion gaiak arakatzen dituzte: espazioa eta eskala, kokapena, grabitatea eta muga. Artistak adierazi duenez:
Marrazkiaren pisutasuna, lapitz geruzen kantitateak ez ezik, itxuran beran ere nabari da. Formak, itxurak, pisu, masa eta bolumen jakin batzuk hauteman ditzagun eragiten du. Karratu bati laukizuzen bati baino pisu handiagoa, astunagoa dela, antzematen diogu; gauza bera gertatzen da trapezio bat eta diamante bat alderatzean.
Serrak bereziki miresten du Brancusi-k eskulturak egiteko “bolumena marraztu” eta espazioan forma bat sortzen zuela. Eta ezaugarri hori bera ikus daiteke Serraren lan askotan.