Brancusi–Serra
Richard Serra, Ondorioaren ondorioa (The Consequence of the Consequence), 2011
Richard Serra, 1, 2, 3, 4, 5, 6, 7, 8, 1987
Iruzkinak
Constantin Brancusi, Beltz zuria (I) [La négresse blanche (I)], 1923
Beltz ilehoria (La négresse blonde), 1926
- Izenburua:
- Constantin Brancusi, Beltz zuria (I) [La négresse blanche (I)], 1923
Beltz ilehoria (La négresse blonde), 1926 - Erakusketa:
- Brancusi–Serra
- Gaiak:
- Gizakia | Emakumea artean | Giza gorputza | Arte afrikarra | Artea eta espazioa | Artea eta umorea | Eragin artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Gainazala | Geometria | Materiala | Oreka | Herri-kultura | Dualtasuna
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Abstraktua | Dadaismoa
- Artelan motak:
- Eskultura
- Aipatutako artistak:
- Brancusi, Constantin
Beltz zuria 1923an egin zuen lehenik, marmolez. Eskultura dotore horrek badu halako maskara kutsua. Bi ezpain lodi dira obalo distiratsuan zizelatutako elementu bakarrak. Goialdean ageri den korapilo batek eta atzealdeko apaingarri bihurgunetsu batek ilea iradokitzen dute. Lan horren iturria Marseillako azoka batean ikusi zuen emakume afrikar bat izan zen. Geroago, brontze leunduaz egin zuen Beltz ilehoria. Horrek badu halako efektu bat: ibil zaitez inguruan eta begiratu dir-dir egiten duen gainazal finari; isla horiek irudiaren soslaia desegiten dutela ematen du, eta eskulturaren kareharrizko oinarri trinkoarekin kontrastatzen dute.
Irudi guztiek gizakia irudika zezaten nahi zuen Brancusik. Bi eskultura hauek giza irudia jasotzen dute, baina lan abstraktutzat ere har daitezke; zatiak osotasun zoragarri bat dira, besterik gabe. Buru tentearen duintasuna Beltz zuria lanari eusten dion oinarriak nabarmentzen du: zilindro bat da, gurutze forma du eta marmol-bloke zuri baten gainean dago. Eskultura forma geometriko hutsez osatua dago: oboide perfektu batek ozta-ozta gordetzen du oreka zilindroaren gainean. Arrautza itxurako irudiak nabarmendu eta aktibatzen du inguruan duen espazio hutsa. Serraren Ondorioaren ondorioa lanaren bi poloko indar-eremuan ez bezala, hemen, presentzia bat sortzen da: espazio osoa eta guk hura ikusten dugun modua biltzen duen erdigunea.
Eskulturari darion edertasunak eta dotoreziak Brancusiri Afrikako eta Errumaniako arte herrikoiak piztu zion interesa aditzera ematen badigute ere, lan honi halako umore kutsua sumatzen zaio ere bai. Izenburuarekin jolas egin zuen Brancusik, eta kontraesana izan daiteken hori, dadaistei lot dakieke; halakoak egitea haien ezaugarri nabarmen-nabarmena da eta. Eskultura begiratzen ari zarela konturatuko zara ezpainak albora mugituak daudela, eta ileordea zertxobait okertuak. Gainera, eskultura arrain bat dela interpreta daiteke, ahoa eta hegatsak zabalik.