© Murakami
Time Bokan –Urdina (2001), Gorria (2001) eta Lima (2009) [Time Bokan – Blue (2001), Red (2001) and Lime (2009)]
Esferaren mundua (The World of Sphere), 2003
Iruzkinak
Marmoka-begiak (Jellyfish Eyes), 2001
- Izenburua:
- Marmoka-begiak (Jellyfish Eyes), 2001
- Erakusketa:
- © Murakami
- Gaiak:
- Artea eta emozioa | Artearen demokratizazioa | Eragin artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Bidimentsionaltasuna | Kolorea | Materiala | Japonia
- Artelan motak:
- Animazioa | Instalazioa | Komikia
- Aipatutako artistak:
- Murakami, Takashi
Marmoka-begiak, 2001ean egina, horma-paperez osatutako instalazioa da.
Murakami-ren hitzetan, Marmoka-begiak izena komiki zahar bateko broma batetik hartua da; marmokek jakina, ez dute halako begirik, beraz, kontzeptuak ez du zentzurik.
Marmoka-begiak lanak animazio garaikidearen kolore biziak eta Japoniako artean hain ohikoa den lautasuna konbinatzen ditu. Bestalde, horma-paperak arte ederren eta diseinuaren arteko bereizketa lausotzen du. Museoetan aurkezteaz gainera, Marmoka-begiak horma-paper gisa erabil daiteke: lan honen beste bertsio bat Chicagoko Arte Garaikideko Museoko kafetegian instalatu zen. Bereizketen desegite honek Andy Warhol-en lana gogora ekartzen digu, horma-paperetarako diseinuak ere sortu izan zituen artistarena.
Begi-globoak Murakamiren obraren funtsezko motiboetako bat dira. Irudia bere haurtzaroko oroitzapenetatik jasotakoa da, Ehun Begi izeneko japoniar pertsonaia izugarri batetik, alegia. Pertsonaia hau beldurgarria eta traumatikoa iruditzen zitzaion txikitan, eta halaxe gogoratzen du oraindik. Begi bakoitzean betile txikiak gehitzean, Murakamik xarma ukitua eman dio munstro honi. Gainera hormaren azalera zabal baten gainean milaka begik sorrarazten duten efektua hipnotikoa eta asaldatzeko modukoa da, 360 graduko kamera batek sortzen duen antzekoa.