© Murakami
ko2 proiektua bigarren misioa (Mota: gizakia), (Mota: Ga-Walk) eta (Mota: erreakzio-hegazkina) [Second Mission Project ko2 (Human Type), (Ga-Walk Type) and (Jet Airplane Type)], 1999–2007
Hifak mundua estaliko du apurka-apurka. “Estralurtarren mundurako ate horretara heldu beharko gintezke laster. Itxaron gu han izan arte!” (Hypha will cover the World, little by little. “We should be able to get our hands on that door to the alien World soon. Wait till we get there!”), 2007
Iruzkinak
Zilarrezko Oval buda gisa (Oval Buddha Silver), 2008
- Izenburua:
- Zilarrezko Oval buda gisa (Oval Buddha Silver), 2008
- Erakusketa:
- © Murakami
- Gaiak:
- Artea eta moda | Eragin artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Sinbolismo erijiosoa | Dualtasuna
- Artelan motak:
- Eskultura
- Aipatutako artistak:
- Murakami, Takashi
Zilar ia puruko eskultura hau, Zilarrezko Oval buda gisa, 2008koa da. Oval budak buru bat baina bi aurpegi ditu. Aurpegietako bat gogoetatsu dago: itxita du aho handia eta japoniar enperadore baten antzeko koskopeko urria du, artistarena bezalakoxea, hain zuzen. Beste aurpegiak zabalik du ahoa, eta irribarrez ari da hortz zorrotz eta ikaragarriak erakutsiz. Gorputz txikia loto-oinarri baten gainean eserita dago, Kamakurako XII. mendeko eskultura budistatik hartutako oinarrian. Irudia eta oinarria elefante zapal baten gainean daude, hots, iraunkortasunaren eta indar etenezinaren sinbolo budistaren gainean.
Oval pertsonaia Murakami-ren lan ugaritan azaltzen da. 1999an sortu zuen aurreneko aldiz, Issey Miyake-ren diseinu-buru Naoki Takizawak kamiseta-linea berri baterako pertsonaia ikoniko bat sortzeko eskatu zionean. Kamisetak arrautza-formako ontzitan bilduta saltzea zen asmoa; eta kamiseten gaia haur ingelesen irudimenezko munduko Humpty Dumpty arrautz-itxurako pertsonaia. Diseinuak aurrera egin ahala, Humpty Dumptyren osagaiak ez ezik Hyakume edo Ehun Begi izeneko japoniar munstroarenak ere barne hartu ziren. Murakamiren pertsonaia ugarirekin gertatu den legez, era askotako euskarritan agertu da Oval: pinturatan, eskulturatan, globotan eta bildumazaleentzako salgaietan.
Zilarrezko Oval buda gisa obrak elkartu egiten ditu arte budistaren eta mendebaldeko eskulturaren erreferentziak, baita artistaren ezaugarri diren motibo batzuek ere; eta haren identitate kulturala, nazionala, erlijiosoa eta artistikoa miatzen jarraitzen duela erakusten digu gainera.