© Murakami
Nire cowboy bakarzalea (My Lonesome Cowboy), 1998; Hiropon, 1997, Esnea (Milk), 1998 eta Esne-gaina (Cream), 1998
Mr. DOB PO+KU Surrealismoa (urdina), (berdea) eta (arrosa) [PO+KU Surrealism Mr DOB (Blue), (Green) and (Pink)], 1999
Iruzkinak
DOB baso bitxian (DOB in the Strange Forest), 1999
- Izenburua:
- DOB baso bitxian (DOB in the Strange Forest), 1999
- Erakusketa:
- © Murakami
- Gaiak:
- Eragin artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Sinbologia | Suntsipen atomikoa | Japonia
- Artelan motak:
- Animazioa | Eskultura
- Aipatutako artistak:
- Murakami, Takashi
Eskultura esanguratsu hau, DOB baso bitxian izenekoa, 1999koa da. Hemen, Murakami-ren pertsonaia bereizgarria, DOB, inoiz baino xarmagarriago eta xaloago agertzen da. Zutik dago haren bi oin erraldoien gainean, besoak zabalik ditu, esku-ahurrak erakutsiz, eta larritua dagoela ematen du edo agian beste mundu batekin elkarrekintzan aritzeko prest, hots, inguruko onddo erraldoiek irudikatzen duten munduarekin. Onddoek mehatxua direla ematen du, begi ugari baitituzte, nahiz eta begiak —anime estiloko betileak dituztenak— atseginak eta onddoak kolore bizikoak eta alaiekoak diren. Kolorea, jakina, engainagarria izan daiteke: onddo ederrenetako batzuk hilgarriak baitira.
Onddoak Murakamiren obran behin eta berriro agertu ohi diren motiboetako bat dira. Hemen, beste zenbaitetan bezalaxe, interpretazio ugari izan dezakete. Onddo psikodelikoak al dira, drogen eraginpeko bidaia baten sintoma diren begiak dituztenak? Sinbolo falikoak al dira? Ala Hiroshima gainean onddo itxura zuen hodei atomikoaren irudi ote?
Murakamik adierazi duenez, onddoak erabiltzearen ideia Yumeji Takehisa-rengandik jaso zuen lehenengoz: Taisho aldiko artista japoniarra zen Takehisa, XX. mendearen hasierakoa. Murakamirentzat lan egiten duten artistek onddoak margotu behar dituzte, euren trebakuntza gisa. Onddoaren irudi soil hau ikusita Hiroshima datorkigu burura, baita Japoniaren lehenaldi tragikoa ere.