© Murakami
Matango lorea (b) [Flower Matango (b)], 2001–06
Iruzkinak
DOBen martxa (DOB’s March), 1995
- Izenburua:
- DOBen martxa (DOB’s March), 1995
- Erakusketa:
- © Murakami
- Gaiak:
- Artea eta identitatea | Sorkuntza artistikoa | Materiala
- Aipatutako artistak:
- Murakami, Takashi
Murakami-k 1993an sortu zuen haren alter ego Mr DOB, haren identitatea marka bihurtzeko asmoz. Murakamiren errealitatea eta identitatea eboluzionatu ahala eboluzionatu zuen DOB pertsonaiak. Forma organiko bat izatetik hasi zen, DNA kate mikroskopiko baten itxurakoa; ondoren, globo baten antzeko itxurako, begi handi eta xaloko eta irribarre alaiko irudia izaki izugarri eta bortitz bihurtu zen, hortz zorrotzak eta begi anitzak zabal-zabalik zituena.
DOBen martxa 1995ekoa da. Helioz betetako globo handi baten itxura hartu duenez, DOBek haurren jostailuak bezain erakargarri agertzen da; hortz zorrotzak agerian uzten dituen irriak eta begiez betetako aurpegiak, ordea, zapuztu egiten du erakargarritasun hori.
Murakamik globo ugari sortu zituen haren ibilibidearen hasieran. Artistak azaldu duenez, nazioarteko ekitalditarako erakusketak egiten ari zenean, globoak erraz garraia zitezkeen: puztu gabe eraman eta ondoren lekuan bertan puzten ziren. Hala ere, arazoak ere sortzen zituzten: biniloa oso hauskorra da eta erraz honda daiteke, beraz, sarritan erantsi behar zaizkio adabakiak. Horrez gain, ospetsu bihurtu denetik bere globoen eskaria asko jaitsi dela jabetu da Murakami: galeriek gustu askora ordaintzen dituzte orain artelan handiagoen garraio-kostuak.