© Murakami
DOB baso bitxian (DOB in the Strange Forest), 1999
Inochi, 2004
Iruzkinak
Mr. DOB PO+KU Surrealismoa (urdina), (berdea) eta (arrosa) [PO+KU Surrealism Mr DOB (Blue), (Green) and (Pink)], 1999
- Izenburua:
- Mr. DOB PO+KU Surrealismoa (urdina), (berdea) eta (arrosa) [PO+KU Surrealism Mr DOB (Blue), (Green) and (Pink)], 1999
- Erakusketa:
- © Murakami
- Gaiak:
- Bidimentsionaltasuna | Kolorea | Herri-kultura | AEB | Japonia
- Mugimendu artistikoak:
- Pop Artea | Surrealismoa
- Artelan motak:
- Animazioa | Komikia | Pintura
- Aipatutako artistak:
- Murakami, Takashi
Murakami-ren obra Japoniako eta AEBetako azpi-kulturen artean mugitzen da. Horren erakusgarri dugu Murakamik asmatutako POKU esamoldea, pop artea eta otaku bat eginez sortua, azken hori animea edo animazioaren eta manga edo komikien jarraitzaileak izendatzeko erabilitako hitza. Mihise-sorta honetan, bikainki nahasten ditu pop artearen kolore biziak, animearen lautasuna eta surrealismoaren amets okerrak. Goxokien koloretako gainazalak bortizki eteten dituzte irudiez osatutako panelek: Murakamiren DOB pertsonaiak itxura luzanga eta zanpatua du; ohiko motiboak, begi biribil handiak eta marrazoenak diruten hortzak, behin eta berriro irudikatzen dira.
Pintura hauek ezin hobe jasotzen dute Murakamiren “superflat” kontzeptua, lau-laua esan nahi duena. “Superflat” terminoa artistak berak erabili zuen lehenbiziz, Japoniako artearen historian bi dimentsiodun konposizioak eratzeko joera nagusia azaltzeko. Murakamik azpimarratu duenez, oraingo anime eta manga generoek lautasunarekiko antzeko interes irmoa erakusten dute. Hiru pintura hauetan ez da sakonera edo perspektiba zentzurik: irudiak bidimentsionalak dira erabat.
Mihise hauek ingurune surrealista aproposa eskaintzen diote DOB baso bitxian eskultura multzoari, hemen gertu ikus daitekeenari.