© Murakami
Tongari-kun, 2003–04; Zoucho-kun, 2003–05; Koumokkun, 2003–05; Jikokkun, 2003–05; eta Tamon-kun, 2003–05
DOBen martxa (DOB’s March), 1995
Iruzkinak
Matango lorea (b) [Flower Matango (b)], 2001–06
- Izenburua:
- Matango lorea (b) [Flower Matango (b)], 2001–06
- Erakusketa:
- © Murakami
- Gaiak:
- Artea eta emozioa | Artea eta teknologia | Eragin artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Kolorea | Lan-prozesua | Herri-kultura | Japonia | Tradizioa
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Garaikidea
- Artelan motak:
- Animazioa | Eskultura | Komikia
- Aipatutako artistak:
- Murakami, Takashi
Matango-lorea lorez osatutako bola bat da, oso kolore alaiak dituena, gainera loreetako bakoitzak irribarre egiten dio ikusleari. Goiko aldean kiribil batzuk ditu eta hala, gure begien aurrean hazten jarraituko duela ematen du.
Lan hau Murakami-k jasotako prestakuntza artistiko japoniar tradizionala eta eragin garaikideak nahasteko duen aparteko abileziaren erakusgarri bikaina da. Loreak betidanik izan dira japoniar pinturaren motiboetako bat: Murakamik bi urtez jardun zuen loreak marrazten unibertsitaterako sarbide‑azterketetarako prestatzen zebilela, ondoren unibertsitatean bertan ikasiko zituen japoniar teknika artistiko tradizionalak. Graduatu ondoren, bigarren hezkuntzako ikastetxe batean irakasle zela, ikasleei ere erakutsi zien loreak marrazten. Hemen, dena den, komikietako aurpegi xarmagarriekin eta animazio-filmetako kolore biziekin konbinatu ditu Murakamik loreak.
Matango-lorea Murakamiren Kaikai Kiki Factory-ko taldeak sortu zuen, eta urte eta erdi behar izan zuten lana bukatzeko. Murakami eta haren taldea buru-belarri aritu ziren koloreen —eta tamainen— antolaera perfektua lortzeko, elkarrekiko osagarri izan daitezen. Kiribilek osatutako ildo uhinduak grafikagintzako programa informatiko aurreratu bat erabiliz sortu zituzten. Hala, obra hau sortzeko egindako lan nekezaren emaitza da bere akabera alaia eta atsegingarria: Murakamik gustuko duen paradoxa, alegia.