© Murakami
Marmoka-begiak (Jellyfish Eyes), 2001
Nire cowboy bakarzalea (My Lonesome Cowboy), 1998; Hiropon, 1997, Esnea (Milk), 1998 eta Esne-gaina (Cream), 1998
Iruzkinak
Esferaren mundua (The World of Sphere), 2003
- Izenburua:
- Esferaren mundua (The World of Sphere), 2003
- Erakusketa:
- © Murakami
- Gaiak:
- Artea eta ekonomia | Artea eta moda | Sorkuntza artistikoa | Kolorea
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Murakami, Takashi
Esferaren mundua, 2003koa, Louis Vuitton luxuzko markarekin Murakami-k izandako lankidetzaren emaitza da. 2002an, etxe horren larruzko salgaietan LV monograma adierazgarriaren haren bertsioa sortzeko lan egin zuen Murakamik. Hemen, berak egindako diseinu horietaz baliatu da pintura-sail bat egiteko eta ondorioz, haren lan komertzialen eta haren artelanen arteko mugak are gehiago lausotu ditu.
Ezkerraldean panda-hartz bat agertzen da, behatz puntetan zutik eta banbu‑sorta bat ondoan duela; eskuinaldean, berriz, Tipula-Buru pertsonaiaren ardatz-itxurako burua airean zintzilik dago. Bi pertsonaiak Louis Vuittonen 2003ko udaberriko bildumako poltsetan agertu ziren. Murakamiren ezaugarri diren loreak hondoan agertzen dira, Louis Vuitton monogramarekin uztartuak.
Pandak aurpegi biribil xarmagarria eta kolore desberdinetako bi belarri handi ditu, lorez apainduak. Belarriak bezala, pandaren begiak kolore desberdinekoak dira eta arrosa kolore biziko irribarre zabala du. Murakamik panda-hartza pertsonaia hau sortzeko oinarri hartzeak, Asian kokatzen du lana, eta ez mendebaldean, aipatutako etxe horretako ikurrek iradoki lezaketen moduan.