Louise Bourgeois. Izatearen egiturak: Gelak
Aitaren suntsiketa (The Destruction of the Father)
Igarobide arriskutsua (Passage Dangereux)
Iruzkinak
Mirarien ganbera
- Izenburua:
- Mirarien ganbera
- Erakusketa:
- Louise Bourgeois. Izatearen egiturak: Gelak
- Gaiak:
- Artea eta emozioa | Espazioa | Sorkuntza artistikoa | Emakumea artean
- Teknikak:
- Marrazkia
- Artelan motak:
- Arkitektura | Eskultura
“Mirarien ganbera” honek formatu eta teknika desberdinetako artelanak biltzen ditu, 1943 eta 2010 artean sortutakoak. Artistak askotariko artelanak egiteko gai zela aldarrikatu nahi du. Artelan handiez osatutako erakusketa bada ere, eskultura txikiak, maketak, marrazkiak eta abar topatuko ditugu hemen, artistaren obra osoa eta bere obsesio zein kezka guztiak agerian uzten dituztenak. Pieza horiek guztiak lotzen dituen uztarria espazioaren egituraketa da. Arkitektura bitarteko aktiboa zen artistarentzat: memoriari buruz lan egiteko, beraren burua ezagutzeko eta beraren mamuak uxatu ahal izateko.
Eskultura hauetan guztietan, espazioari buruzko obsesioa, nola benetakoa, hala sinbolikoa, antzeman daiteke. Emakume etxea artelanak irudimenezko eraikin forma hartzen du eta, aldiz, Erretore-etxea piezak benetako eraikin bat erakusten du. Emakumezko-gorputza gela bat izan daiteke, edo gordeleku bat, bertan itxi eta ezkutatzeko toki bat.
Pertsonaiak serieko eskulturak elkarrekin lotura duten talde txikiak eratzen antolatu dira. Oreka bilatzeko beste modu bat da antolaketa hori, baita giza harremanak konpondu eta berradiskidetzekoa ere.