Louise Bourgeois. Izatearen egiturak: Gelak
Mirarien ganbera
Likido preziatuak (Precious Liquids)
Iruzkinak
Igarobide arriskutsua (Passage Dangereux)
- Izenburua:
- Igarobide arriskutsua (Passage Dangereux)
- Erakusketa:
- Louise Bourgeois. Izatearen egiturak: Gelak
- Gaiak:
- Artea eta emozioa | Espazioa | Sorkuntza artistikoa | Generoa eta sexualitatea
- Aipatutako artistak:
- Bourgeois, Louise
Artistak Igarobide arriskutsua izenburua jarri zion Gela honi. Hainbat kaiola dira, elkarri lotuak. XIX. mendeko Parisen, kale mota berri bat jarri zen modan: boutique-ilarak zeuzkaten kristalez estalitako kale txikiak. Egun, oraindik ere, horrelako galeriak eguraldiari erreparatu beharrik gabe paseatzeko eta erosketak egiteko erabiltzen dira.
Bourgeois-en igarobideak bizitzako trantsizio edo pasabide bat ere adierazten du. Korridoreaz eskuinera zein ezkerrera, ganbera indibidualak irekitzen dira. Aulki eskegien zirkulu baten azpian, ohe bat dago eta, gainean, oin itsatsiak dauzkaten barra batzuk daude, bi pare, bata bestearen gainean ipiniak. Lurrean armiarma bat dago; ohearen aldamenean, berriz, ikasmahai bat. Armiarmak ama goxoa sinbolizatzen du eta ikasmahaiak, berriz, ume espioi bat. Aitak eta bere amoranteak larrutan egiten duten eszena aztoragarria epaimahai baten aurrean gertatzen da; horrela Bourgeois bere mendekuzko iritzia ematen ari zen. Espazioak bost aurre-ganbera dauzka. Ezkerrean aitarentzako bat dago; haren aldamenean, beste ganbera batek ume baten kulunka dauka. Beste batean, aulki bat dago, baina bere besoek lokarriak dauzkate, aulki elektriko batenak modukoak. Pareko bi ganberak aulkiz beteak daude, batzuk ume-aulkiak, baita beste objektu hauskor batzuk ere. Erreferentziek askotariko interpretazioak izan ditzakete. Laburbilduz, ikuspuntuan aldaketa bat aditzera eman zuen artistak. Dagoeneko ez da neskatila baten begirada, bere sexualitatea deskubritzen duen gaztetxo batena baizik. Bizitzako “igarobide arriskutsu” bat da.