Louise Bourgeois. Izatearen egiturak: Gelak
Untxi larruak, txatalak eta txatarra salgai (Peaux de lapins, chiffons ferrailles à vendre)
Gela (azken igoera) [Cell (The last climb)]
Iruzkinak
Gela (egun goibelak) [Cell (Black Days)]
- Izenburua:
- Gela (egun goibelak) [Cell (Black Days)]
- Erakusketa:
- Louise Bourgeois. Izatearen egiturak: Gelak
- Gaiak:
- Artea eta emozioa | Sorkuntza artistikoa | Sentimenduak
- Aipatutako artistak:
- Bourgeois, Louise
Gela (egun goibelak) arku itxurako sarrera daukan Gela obalatua da. Barrualdean sareta industriala du alde batetik, eta altzairuzko panelak bestetik. Gelan janzteko hainbat gauzaki daude eskegiak, artistaren armairutik aterata. Hiru arropak, kolore beltzekoak, gorrikoak eta urdinekoak, arreta erakartzen dute. Kolore horiek bat datoz Bourgeois-ek egunei buruz egiten zuen sailkapenarekin: egun arrosak ziren ondo, baikor eta lan egiteko gai sentitzen ziren egunak; egun urdinak dira aldarte tristeko eta artean ezer egin ezin zuen egunak; egun beltzak, berriz, depresio-egunak dira, ingurunearekin batere harremanik sortzeko gai ez zen egunak.
Artelan hau Egun goibelak (edo beltzak) deitzen da. Erdian nabarmentzen den soinekoak omen egiten die. Aldarte horien izaera hertsagarria marmol beltzezko bi esferak nabarmentzen dute: soinekoaren azpian daude, zoruan. Beirazko kanpai azpiko zurezko aulki txikiak, halaber, eskuraezintasuna eta kanpoko munduarekiko isolamendua adierazten du.
Esekitoki baten gaineko hari-txirrikek jantzigela jostun baten tailer bihurtzen dute, arropak lantzen diren tokia. Soineko beltzak gelan toki nabarmena badu ere, beste kolore batzuetako soinekoen bidez, Bourgeoisek erakutsi zuen egun guztiak ez zirela goibelak.