Louise Bourgeois. Izatearen egiturak: Gelak
Gela (egun goibelak) [Cell (Black Days)]
Dena opari (I Give Everything Away)
Iruzkinak
Gela (azken igoera) [Cell (The last climb)]
- Izenburua:
- Gela (azken igoera) [Cell (The last climb)]
- Erakusketa:
- Louise Bourgeois. Izatearen egiturak: Gelak
- Gaiak:
- Artea eta emozioa | Denbora | Espazioa | Sorkuntza artistikoa | Sentimenduak
- Artelan motak:
- Eskultura
- Aipatutako artistak:
- Bourgeois, Louise
Bourgeois-ek Azken igoera hil baino bi urte lehenago sortu zuen. Une horretan, artistak 96 urte zituen. Hiru urte lehenago, 25 urtez lantoki gisa erabilitako Brooklyngo estudioa utzi behar izan zuen, eraikin-blokea eraitsi egin baitzuten.
Bourgeoisek agindu zuen bere tailerra sotoarekin lotzeko diseinatutako eskailera kiribildua kentzeko, eta kaiola itxurako gela zilindriko honen erdian kokatu zuen.
Eskailera kiribilean ikusten dugun forma espiral hori artistaren lehenengo artelanetan ere agertzen zen. Forma horrek Personage serieko eskulturen forma bertikalak ordezkatu zituen.
“Espirala anabasa kontrolatzeko ahalegina da. Bi noranzko ditu. Non kokatuko zara, periferian ala zurrunbiloan? Kanpotik hasteak kontrola galtzeko beldurra ematen du aditzera; kiribila barrualderantz jarraituz, estutu egiten gara, uzkurtu eta trinkotu, desagertzeraino”.
Azken igoeran, Bourgeoisek eskaileren bukaerako ihes-puntu hori bistaratzen du, gelatik haraindi igotzen jarraitzen baitu.
“Erdialdetik hasteak kemena ematen du aditzera; kanporantz mugitzeak ematea adierazten baitu, kontrolari uko egitea, konfiantza, energia positiboa, eta bizitza bera”.
Eskailera kiribilak beti gordetzen du erdigune hori, ez baitu hasierako edo bukaerako punturik. Bourgeoisek eskaileretako behealdeko mailan zurezko bi esfera jarri zituen. Esferok gurasoak adierazten dute, baita hasiera ere. Eskailerari eta sare metalikozko paretei lotutako beira urdinezko esfera batzuek igotzen laguntzen dute. Urdinak bakea eta ihesa adierazten zuen Bourgeoisentzat. Gela ikusizko irudikapen erraza eta arina da, umetako oroitzapenen kaiolatik ihes egitearena.
Gelako hormetan, saretan bertan Bourgeoisek 12 hari-txirrika ipini zituen, egunaren orduei erreferentzia egiteko. Gela erdian, eskaileraren ardatzetik zintzilik, goma urdinezko forma bat dago, orratzez zulotua; orratzetan paretatik datorren hari horia albainutua dago orratz horietan.