Louise Bourgeois. Izatearen egiturak: Gelak
Barruan eta kanpoan (In and Out)
Etxe emakumea (Femme maison) / Eroritako emakumea (Etxe emakumea) [Fallen Woman (Femme maison)]
Iruzkinak
Artikulatutako gordelekua (Articulated Lair)
- Izenburua:
- Artikulatutako gordelekua (Articulated Lair)
- Erakusketa:
- Louise Bourgeois. Izatearen egiturak: Gelak
- Gaiak:
- Artea eta psikologia | Artea eta emozioa | Espazioa | Sorkuntza artistikoa
- Artelan motak:
- Arkitektura | Eskultura | Instalazioa
- Aipatutako artistak:
- Bourgeois, Louise
“Gordelekua babeslekua da, aterpe hartzeko sar zaitezkeen tokia. Eta ate bat du atzealdean, ihes egiteko. Bestela, ez litzateke gordelekua izango”.
Hala deskribatzen zuen Bourgeois-ek areto bat osorik betetzen zuen bere lehen instalazio arkitektonikoa.
Gela honek, mugatzen duten panel metalikoak direla eta, behin-behineko zerbait izatearen sentsazioa ematen du. Gainera, tamaina alda daiteke. Espazioaren erdian, aulki beltz bakarti bat dago. Tanta formako kautxu beltzezko objektuak nabarmendu egiten dira inguru hutsean. Badute egonezina pizten digun zerbait. Arintasunez betetzen dituzte Gelaren ertzak, modu erritmikoan; inor aulkian eseriz gero, eskegitako gauzaki ilunez inguratua ikusiko luke beraren burua. Era horretan, artistak espazio arkitektonikoa eta psikologikoa uztartzen ditu.
Gordelekua animalia bat bizi den tokia da, ezkutatzeko eta bakarrik egoteko aukeratzen duen tokia. Bere obran, Bourgeoisek sarritan lan egiten du gordelekuekin, zuloekin eta habiekin. Benetan, ezin gara habiara itzuli eta, beraz, gure irudimenaren aterpe bihurtzen da. Bi ate aurrez aurre dituela, gordeleku hau pasabide izateko sortu zen.
Artikulatutako gordelekua lanaren bidez, artistak 1960ko hamarkadaren hasieratik bere eskulturetan landutako habien eta zuloen gaia arakatzen jarraitu zuen. Instalazio honetara sartzeko aukera izatea bere obraren garapen garrantzitsua da. Geroago sortu zituen gelen aitzindari erabakigarritzat jo daiteke.