Louise Bourgeois. Izatearen egiturak: Gelak
Etxe emakumea (Femme maison) / Eroritako emakumea (Etxe emakumea) [Fallen Woman (Femme maison)]
Gela (Choisy) [Cell (Choisy)]
Iruzkinak
Irteerarik gabe (No Escape)
- Izenburua:
- Irteerarik gabe (No Escape)
- Erakusketa:
- Louise Bourgeois. Izatearen egiturak: Gelak
- Gaiak:
- Artea eta emozioa | Espazioa | Sorkuntza artistikoa
- Artelan motak:
- Instalazioa
- Aipatutako artistak:
- Bourgeois, Louise
Irteerarik gabe gelen aitzindaritzat jo daiteke. Artelan laburra da, eta zorrotza aldi berean. Zurezko bionbo batez inguratutako eskailera bat dago; bionboak espazio minimalista sortzen du. Eskailerak egon arren, instalazioak irteerarik gabeko kalezulo bat ematen du, eskailera ez baitoa inora. Ametsetako ikuspen bat bezala, bide bat eskaintzen dute, ihesbide bat beharbada. Baina, ez dago non aterpetu, ez dago ihesbiderik. Eskaileraren atzean, behealdean ezkutatuta, zurezko bi esfera daude.
Eskailerek badute beste esanahi bat ere Bourgeoisen baitan, eta zerikusi gutxi dute benetako zereginarekin: umea zela, Bourgeois eskaileren azpian gorde ohi zen gurasoei begiratzeko. Haurtzaroko oroitzapenen arabera, aterpea ematen zioten, inork ikusi gabe egon zitekeen zuloa ziren. Artistaren obra guztiak erakusten duenez, honelako aterpe bat behin-behineko toki seguru bat baino ez da; konponbide engainagarria da. Berak behin eta berriz nabarmentzen zuen:
“Artea arazotik sortzen da… Konponbidea ez da inoiz agertzen… Bestela, gelditu eta zoriontsu izango nintzateke”.