Louise Bourgeois. Izatearen egiturak: Gelak
Armiarma (Spider)
Logela gorria (haurra) [Red Room (Child)]
Iruzkinak
Logela gorria (gurasoak) [Red Room (Parents)]
- Izenburua:
- Logela gorria (gurasoak) [Red Room (Parents)]
- Erakusketa:
- Louise Bourgeois. Izatearen egiturak: Gelak
- Gaiak:
- Artea eta psikologia | Artea eta emozioa | Espazioa | Sorkuntza artistikoa | Generoa eta sexualitatea
Pasabide bihurritu honi begiratzean [Logela gorria (gurasoak) [Red Room (Parents)]], bat-batean geure buruaz gogoeta egitera behartuta gaude. Ispilu obalatua korridoreko kurba batean dago eskegia. Espazio arrotz honetan sartzea nork bere buruari aurre egiteko ekintza da. Aldi berean, ispiluak bere atzean dagoen espazioa ikusten uzten digu, ihes egiten diguna. Ezker eta eskuin, apain-mahaiak daude, eta horietan oinarri hartzen, marmolezko gorputz-enbor batzuk. Erdian bertan, bikote-ohe bat dago, latex gorriz estalia. Gainean, berriz, xilofono baten estutxe gorri bat, atzamar itxurako konkor bat, orratzez zulotua, eta jostailu-tren bat. Ohearen goiko aldean, bi bururdien artean, haurra gurasoen artean uzkurtuko litzatekeen tokian, “Je t’aime” [maite zaitut] brodatua daraman kuxin zuri bat ikus daiteke.
Hainbat eszenategi psikoanalitiko gainjartzen dira gurasoen logela gorrian. Ikustean, errepikatu egiten dugu gurasoen logelara sartu eta sexualitatea deskubritzen duen ume baten haur-esperientzia, psikoanalisiaren eremuan “funtsezko eszena” esaten zaiona.