Louise Bourgeois. Izatearen egiturak: Gelak
Irteerarik gabe (No Escape)
Aitaren suntsiketa (The Destruction of the Father)
Iruzkinak
Gela (Choisy) [Cell (Choisy)]
- Izenburua:
- Gela (Choisy) [Cell (Choisy)]
- Erakusketa:
- Louise Bourgeois. Izatearen egiturak: Gelak
- Gaiak:
- Artea eta emozioa | Denbora | Sorkuntza artistikoa
- Artelan motak:
- Eskultura
- Aipatutako artistak:
- Bourgeois, Louise
“Hau da bizi ginen etxea, bazituen tapiz-lanerako tailerrak etxearen bigarren hegalean; hogeita bost aprendiz zebiltzan tapizgintzan. Familia hor bizi zen [...]. Gero eraitsi zuten; beraz, sinbolo bihurtu zen, orainaldiak baztertzen duen iraganarena. Orainaldiak egunero suntsitzen du iragana, eta ankerkeria hori gillotinaz adierazi dut”.
Horrela azaltzen zuen artistak artelan hau [Gela (Choisy) [Cell (Choisy)]]. Bourgeois-ek bere haurtzaroko etxea tamaina txikian birsortu zuen. Etxearen baitan ere tapizen tailerrak zeuden. Marmol arrosaz egin zuen erreplika eta XIX. mendeko lan-mahai baten gainean jarri. Beraz, eskulturaez da bakarrik etxearen erreplika bat, baizik eta baita etxean egiten zuten lanaren omenaldia ere bai.
Bourgeois marmol arrosa erabiltzen hasi zen 1960ko hamarkadan. Azalarekin uztartzen duen kolore bat zen. Etxeari existentzialtasun- eta hauskortasun-traza bat ematen dio eta, beraz, etxearen gaineko gillotinak are zakarragoa ematen du. Artistak banaketa-ekintza bat gaineratu zion bere haurtzaroa igarotako tokiaren benetako desagerpenari.
“Iraganetik askatzeko, exorzismoa egiteko, berreraiki beharra dut, aztertu; horretatik irudi bat egin, eta hortik estatua bat sortu. Gero, badaukat ahaztea. Ordaindua baitut iraganarekiko zorra, eta aske naiz”.
Gillotinak arma psikologiko bat ematen du aditzera, behin bere zeregina bete ondoren, pertsonaren haurtzaroko traumei amaiera ematen diena.