Louise Bourgeois. Izatearen egiturak: Gelak
Artikulatutako gordelekua (Articulated Lair)
Irteerarik gabe (No Escape)
Iruzkinak
Etxe emakumea (Femme maison) / Eroritako emakumea (Etxe emakumea) [Fallen Woman (Femme maison)]
- Izenburua:
- Etxe emakumea (Femme maison) / Eroritako emakumea (Etxe emakumea) [Fallen Woman (Femme maison)]
- Erakusketa:
- Louise Bourgeois. Izatearen egiturak: Gelak
- Gaiak:
- Artea eta emozioa | Sorkuntza artistikoa | Espazioa | Giza gorputza | Emakumea artean | Sentimenduak
- Artelan motak:
- Arkitektura | Pintura
- Aipatutako artistak:
- Bourgeois, Louise
Artistaren lehenengo koadroetan, buruen ordez etxeak dauzkaten emakumeak azaltzen dira. Emakume baten gorputz biluzia, sexu-ezaugarriak biziki puztuak dituena, etxea eraikitzeko oinarri bihurtzen da. Horrek egonkortasuna eta zaurgarritasuna adierazten ditu aldi berean. Burua etxe barruan kokatua ote daukan edo etxeak burua ordezkatu ote duen ez dago erantzuterik. Edonola ere, desagerpenaren metafora da. Bururik gabeko giza irudi hauei nortasuna kendu zaie.
Bourgeois-ek muturrera eraman zituen kariatide direlako arkitekturako dekorazio-elementuak: emakumezko eskulturak dira kariatideak, zutabeenak egiten dituztenak, egitura arkitektonikoak eusten dituzte, adibidez, eraikinen sarreretan. Bourgeoisen lanetan, emakumeak etxea bera bihurtzen dira.
Artistak serieko artelanei Femme maison deitu zien, “emakume etxea”. Hiru seme-alabaren ama zen aldetik, sobera ezagutzen zituen emazte eta etxeko andre izatearen rolak.
Bakartua eta identitaterik gabe, giza irudiok espazio huts batean eskegiak daude. Margolanetako batek (Eroritako emakumea (Emakume etxea) [Fallen Woman (Femme maison)]), “Mirarien ganberan” ikus dezakeguna, formatu horizontal deigarria hartzen du, eta konposizioa desitxuratzen du horrek eta antzezpen-traza handiagoa eman: emakume baten gorputzaren goiko eta beheko aldea libre erortzen ari da, baina etxe kubiko handi batek estaltzen du. Eraikinak, eskegitako emakumearen nortasuna eta sexualitatea irentsi dituela dirudi. Honelako irudiek etxekotasunaren mugak auzitan jartzen bide dituzte, baita emakumeari esleitutako rolaren eta bere asmoen arteko gatazka ere. Artista gaztearen aldarte psikologikoaren isla latza dira.
“Independente izateko desio bizia ageri-agerikoa da nire obra osoan. Giza irudi guztietan dago… ahal den heinean existitzeko erabaki sendoa, era hauskorrean bada ere…”, horixe azaldu zuen Bourgeoisek.