Louise Bourgeois. Izatearen egiturak: Gelak
Logela gorria (haurra) [Red Room (Child)]
Untxi larruak, txatalak eta txatarra salgai (Peaux de lapins, chiffons ferrailles à vendre)
Iruzkinak
Gela XXI (Cell XXI)
- Izenburua:
- Gela XXI (Cell XXI)
- Erakusketa:
- Louise Bourgeois. Izatearen egiturak: Gelak
- Gaiak:
- Artea eta emozioa | Sorkuntza artistikoa | Erretratua eta autorretratua | Gizakia | Sentimenduak
- Aipatutako artistak:
- Bourgeois, Louise
Erakusleiho batean, buru zurbil bat ikusten dugu lepotik gako batez lotua; ahoa zertxobait irekia du. Jostura-puntu handiz lotu zituen artistak oihal-txatalak eta, era horretan, josturek orbainak dirudite. Naturaren historiaren museo batean bezala, erakusleihoak espezie jakin baten adibide bat ikusten ari garela aditzera ematen du.
2000. urtean, Bourgeois-ek birziklatuko oihalez eta tapizez egindako irudi-sorta egiteari ekin zion. Artistak “erretratuak” deitu bazien ere, ez zuen gizabanako jakin batzuen irudikapen zehatzik egin; emozioak adierazi zituen: batzuetan garrasi egiten dute, beste batzuetan trufaz mingaina ateratzen digute eta, beste batzuetan, berriz, Jano erromatar jainkoren forma hartzen dute, bi aurpegi dituena, edo hiru buruko pertsonarena.
Gela XXI laneko irudiak haragi bizian dagoela ematen du, arrosa baita eta josturek orbanak baitirudite.
Argi eta garbi, Bourgeoisek amaren artisautzari egin zion erreferentzia lan honetan. Orratzek eta jostura-puntu handiek elkarri lotutako pertsonak sortzen dituzte, baina zatikatuak egoten jarraitzen dute. Orratzaren esanahiari buruz, hona zer esan zuen:
“Jostorratza kaltea konpontzeko erabiltzen da. Barkamen eskaera da. Inoiz ez da erasokorra, ez da burudun orratza”.
Hala izan arren, artistak egindako giza irudi guztietan mina antzeman daiteke.
“Oinazea da nire gaia: nahigabeari eta sufrimenduari esanahia ematea”.
Esaldi horren lehenengo zatia Gela I lanean irakur daiteke; bertako Frantziako posta-zakuetan josia dago. Lan horretan, bere biografiari buruz ari zen eta, hemen, aldiz, oihal-txatalez egindako irudi hauek, balio unibertsala hartzen dute.