Edukira zuzenean joan

Louise Bourgeois. Izatearen egiturak: Gelak

Gela XXI (Cell XXI)

Info gehiago

Gela (egun goibelak) [Cell (Black Days)]

Info gehiago

Iruzkinak

Untxi larruak, txatalak eta txatarra salgai (Peaux de lapins, chiffons ferrailles à vendre)

Izenburua:
Untxi larruak, txatalak eta txatarra salgai (Peaux de lapins, chiffons ferrailles à vendre)
Erakusketa:
Louise Bourgeois. Izatearen egiturak: Gelak
Gaiak:
Artea eta emozioa | Sorkuntza artistikoa | Denbora | Gizakia | Giza gorputza | Sentimenduak
Artelan motak:
Eskultura
Aipatutako artistak:
Bourgeois, Louise

“Untxi larruak, txatalak eta txatarra salgai”, oihukatzen zuten trapuketari eta txatarra biltzaileek Bourgeois umea zenean. Haien oihuak Gela honetako izenburuan aipatzen dira [Untxi larruak, txatalak eta txatarra salgai (Peaux de lapins, chiffons ferrailles à vendre)]. Artistak, nolabait, txatarrerotzat dauka bere burua. Bere artelanetako asko berreskuratutako materialez eginda daude. Horien bidez, iragana ekartzen zuen eta, aldi berean, orainaldi poetiko bat sortzen. Horrez gain, Bourgeoisek bere burua trapuketariek saltzen zituzten objektuetan ikusten zuen; izan ere, bizitza osoan baztertu zutelako sentimendua izan zuen.

Tez tindatutako artileki-zaku batzuk daude Gela honetan eskegita, hutsik dagoen umetokia adierazteko. Larruzko elementuek Bourgeoisen aitak anaiarekin ehizatzen zituen untxiak ekartzen ditu gogora; baita ahizpak hazten zituenak ere.

Gelaren erdian, marmol leunduzko hainbat geruza dituen zutabe bat ikusten dugu. Beheko aldean zabaldu egiten da, eta goiko aldean, berriz, estutu. Larruzko girlanda batek koroatzen du. Zutabeak bizkarrezur bat ekartzen du gogora, eta larruak ile kiribil bat iradokitzen du.

Era horretan, giza gorputzeko elementuak eta harrizko zatiak txirikordatzen dira.

“Niretzat, eskultura gorputza da. Nire gorputza da nire eskultura”, hala esan zuen behin artistak.

Eskultura ehun beltzez egindako giza irudi txikiek inguratzen dute, oinetatik eskegiak daude, eta, itxuraz, erorketa askean. Sabaitik ehun zuriko zaku fin batzuk ere badaude zintzilik, baita bilbe irekiko puntuzko poltsak ere. Gorputz-azal hutsak bezalakoak dira, gure azal-mudaren metaforak. Gela zelula ere baldin bada, zentzu biologikoan, hemen, bizitzaren elementu txikienak baditu bizkarrezurra, gorputzaren pisua eusten duena, eta kanpoko azala. Azal-muda, zimurtzea eta birsortzea, baita heriotza eta pizkundea ere, txirikordatzen diren gaiak dira gela (edo zelula) obalatu honetan. Zelula edo gela ziklo biologiko eta psikologiko bihurtzen da.

BESTE ATALAK

Sarrera

Louise Bourgeois. Izatearen egiturak: Gelak, Iruzkina, 2016

Info gehiago

Gela I (Cell I)

Louise Bourgeois. Izatearen egiturak: Gelak, Iruzkina, 2016

Info gehiago

Gela III (Cell III)

Louise Bourgeois. Izatearen egiturak: Gelak, Iruzkina, 2016

Info gehiago

Barruan eta kanpoan (In and Out)

Louise Bourgeois. Izatearen egiturak: Gelak, Iruzkina, 2016

Info gehiago

Artikulatutako gordelekua (Articulated Lair) 

Louise Bourgeois. Izatearen egiturak: Gelak, Iruzkina, 2016

Info gehiago

Etxe emakumea (Femme maison) / Eroritako emakumea (Etxe emakumea) [Fallen Woman (Femme maison)]

Louise Bourgeois. Izatearen egiturak: Gelak, Iruzkina, 2016

Info gehiago

Irteerarik gabe (No Escape)

Louise Bourgeois. Izatearen egiturak: Gelak, Iruzkina, 2016

Info gehiago

Gela (Choisy) [Cell (Choisy)]

Louise Bourgeois. Izatearen egiturak: Gelak, Iruzkina, 2016

Info gehiago

Aitaren suntsiketa (The Destruction of the Father

Louise Bourgeois. Izatearen egiturak: Gelak, Iruzkina, 2016

Info gehiago

Mirarien ganbera

Louise Bourgeois. Izatearen egiturak: Gelak, Iruzkina, 2016

Info gehiago

Igarobide arriskutsua (Passage Dangereux)

Louise Bourgeois. Izatearen egiturak: Gelak, Iruzkina, 2016

Info gehiago

Likido preziatuak (Precious Liquids

Louise Bourgeois. Izatearen egiturak: Gelak, Iruzkina, 2016

Info gehiago

Armiarma (Spider)

Louise Bourgeois. Izatearen egiturak: Gelak, Iruzkina, 2016

Info gehiago

Logela gorria (gurasoak) [Red Room (Parents)

Louise Bourgeois. Izatearen egiturak: Gelak, Iruzkina, 2016

Info gehiago

Logela gorria (haurra) [Red Room (Child)

Louise Bourgeois. Izatearen egiturak: Gelak, Iruzkina, 2016

Info gehiago

Gela XXI (Cell XXI)

Louise Bourgeois. Izatearen egiturak: Gelak, Iruzkina, 2016

Info gehiago

Untxi larruak, txatalak eta txatarra salgai (Peaux de lapins, chiffons ferrailles à vendre)

Louise Bourgeois. Izatearen egiturak: Gelak, Iruzkina, 2016

Info gehiago

Gela (egun goibelak) [Cell (Black Days)]

Louise Bourgeois. Izatearen egiturak: Gelak, Iruzkina, 2016

Info gehiago

Gela (azken igoera) [Cell (The last climb)]

Louise Bourgeois. Izatearen egiturak: Gelak, Iruzkina, 2016

Info gehiago

Dena opari (I Give Everything Away

Louise Bourgeois. Izatearen egiturak: Gelak, Iruzkina, 2016

Info gehiago

Dama laguntzailea (Lady in Waiting)

Louise Bourgeois. Izatearen egiturak: Gelak, Iruzkina, 2016

Info gehiago