Louise Bourgeois. Izatearen egiturak: Gelak
Gela III (Cell III)
Artikulatutako gordelekua (Articulated Lair)
Iruzkinak
Barruan eta kanpoan (In and Out)
- Izenburua:
- Barruan eta kanpoan (In and Out)
- Erakusketa:
- Louise Bourgeois. Izatearen egiturak: Gelak
- Gaiak:
- Artea eta psikologia | Artea eta emozioa | Sorkuntza artistikoa | Giza gorputza | Sentimenduak
- Aipatutako artistak:
- Bourgeois, Louise
Bourgeois-ek, jakiteko gogoak eta bizitako traumek bultzatuta, neurologian eta psikologian interesa agertu zuen, bereziki, 1825 eta 1893 artean bizitako Jean Martin Charcot neurologo frantses famatuaren ikerketetan; Freuden maisua izan zen eta histeria gorputzaren bidez adierazi ohi zen moduak aztertu zituen Charcotek.
Tradizioz, histeria emakumeen gaitza zela jotzen zen. Bourgeoisek, berriz, gizonezko gorputza histeriaren arkua delako jarreraz erakustea erabaki zuen. Bourgeoisen artelanetan beste hainbatetan gertatzen den bezala, hemen ere anbibalentzia dugu, giza gorputzaren okertzeak bai oinazea eta bai plazera adieraz baitezake.
Gela honen barruan [Barruan eta kanpoan (In and Out)] gorputza inguratzen duten elementuek —ispiluzko esferek, haragia xehatzeko makinek eta kristal hautsiek— gorputz zatikatuaren eta deseginaren ideia aditzera ematen dute. Eraikitzeko suntsitu, ahazteko gogoratu; horra Bourgeoisen artearen oinarriak. Bizirauteko, egitura berriak eraikitzen zituen behin eta berriz, bere beldurrei lekua egiteko.
Gelaren kanpoaldeko forma arrosak giza gorputzaren barne organoak ekartzen ditu gogora.