Rubens eta bere garaia. Ermitage Museoaren altxorrak
David Teniers Gaztea, Festa
Iruzkinak
Sarrera
- Izenburua:
- Sarrera
- Erakusketa:
- Rubens eta bere garaia. Ermitage Museoaren altxorrak
- Gaiak:
- Artea eta politika | Bildumagintza | Artearen historia | Sorkuntza artistikoa | Ermitage Museoa | Anberes | Flandes | Katalina II.a Handia
- Mugimendu artistikoak:
- Barrokoa
- Aipatutako artistak:
- Rubens, Peter Paul
Ongi etorri gure erakusketara: Rubens eta bere garaia. Ermitage Museoaren altxorrak.
San Petersburgeko Ermitage Museoa munduko arte-bildumarik handienetako baten egoitza da. Errusiako tsarina Katalina Handiak sortu zuen, hemezortzigarren mendearen bigarren erdian. Katalinak Europan barrena bidali zituen bere aholkulariak, arte-bilduma ospetsuen bila eta haiek merkatuan ikusi zuten ia guztia erosi zuten. Hamazazpigarren mendeko flandestar artea oso modan zegoen garai hartan. Eta halaxe eratu zuen Katalinak Ermitage Museoaren ondasunik handienetako baten oinarria.
Hamazazpigarren mendean, Flandes zeritzanak orain Belgika den lurralde horren zatirik handiena hartzen zuen, bai eta gaur Herbehereak diren lurren hegoaldea eta Frantziaren iparraldeko zati txiki bat ere. Eskualdeak kultura-nortasun indartsua zuen, eta Europa osoan oso estimatuak ziren flandestar artistak. Anberesen hiria zen artista komunitatearen erdigunea: Peter Paul Rubens eta haren zirkulua nagusi zituen komunitatea.
Erakusketa honetan, Ermitageko bilduma flandestarreko artelanik preziatuenak ditugu ikusgai, arteko eta kulturako aro nabarmen hori hezurmamitzeko asmoz.
Rubens eta bere garaia. Ermitage Museoaren altxorrak erakusketa Iberdrolaren babesari esker gauzatu da.