Edukira zuzenean joan

Rubens eta bere garaia. Ermitage Museoaren altxorrak

Jan Fyt, Azeri-ehiza

Info gehiago

Peter Paul Rubens, Lurraren eta Uraren batasuna

Info gehiago

Iruzkinak

Peter Paul Rubens, Irudi klasikoa (Seneka)

Izenburua:
Peter Paul Rubens, Irudi klasikoa (Seneka)
Erakusketa:
Rubens eta bere garaia. Ermitage Museoaren altxorrak
Gaiak:
Arte klasikoa | Artea eta filosofia | Artea eta historia | Artearen historia | Ibilbide artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Italia | Seneka
Mugimendu artistikoak:
Barrokoa
Teknikak:
Marrazkia
Artelan motak:
Eskultura | Pintura
Aipatutako artistak:
Rubens, Peter Paul

Rubens-ek 1600 eta 1605 bitartean egindako marrazki honek, antzinako estatua klasiko bat erakusten digu. Estatua hori Louvreko museoan dago orain, eta Afrikar arrantzalea izenarekin da ezaguna. Hamaseigarren mendearen bigarren erdian Erroman egindako arkeologia-indusketetan aurkitu zuten, eta Rubensek Italian zegoela —1600 eta 1608 bitartean— ikusi zuen.

Garai hartan, uste izan zuten estatuak Senekaren, Erromako filosofo handiaren, heriotza irudiztatzen zuela. Tazito historialariaren arabera, Senekak bere buruaz beste egin zuen, ur beroko bainu batean oinetako zainak ebakita; horrela, Neron enperadoreak bera hiltzera bidalitako hiltzaileei aurrea hartu nahi zien. Beharbada, estatuaren zain handituek eragingo zuten identifikazio hori; bai eta hanken zati bat, belaunetik beherakoa, galduta izateak ere. Bazirudien irudia bainuontzian zutik egongo zela, apika. Izan ere, aurkitu eta lasterrera, eskultura “zaharberritu” egin zuten, eta irudia marmolezko bainuontzi baten forma zuen idulki baten gainean ezarri. Bainuontzi haren gainaldea gorriz tindatua zegoen, odola irudikatzeko. Geroago, idulki hura kendu egin zuten; baina haren zati bat ikus dezakezu Rubensen marrazkian, klera gorrizko trazu batzuez koloreztatua.

Rubensek garai hartan indusketetatik ateratako beste eskultura helenistiko batzuen kopiak egin zituen, hala nola Laokoon. Baina zirrara berezia eragin zion Senekaren estatua batek. Rubens zirkulu intelektualetan ibiltzen zen, eta zirkulu haietan biziro miresten zuten Senekaren filosofia estoikoa. Estatua horren sei marrazki zaindu egin zituen, gutxienez, estatua ikuspuntu ezberdinetatik hartuta; bai eta orain Municheko Altes Pinakothek museoan dagoen pintura bukatu bat ere.

BESTE ATALAK

Sarrera

Rubens eta bere garaia. Ermitage Museoaren altxorrak, Iruzkina, 2002

Info gehiago

David Teniers Gaztea, Festa

Rubens eta bere garaia. Ermitage Museoaren altxorrak, Iruzkina, 2002

Info gehiago

Peter Paul Rubens, Artzain-paisaia ortzadarrarekin

Rubens eta bere garaia. Ermitage Museoaren altxorrak, Iruzkina, 2002

Info gehiago

Andries van Eertvelt, Espainiar flotaren eta itsasontzi holandarren arteko bataila, 1573ko maiatzan, Haarlem-eko setioa bitartean

Rubens eta bere garaia. Ermitage Museoaren altxorrak, Iruzkina, 2002

Info gehiago

Jan Fyt, Azeri-ehiza

Rubens eta bere garaia. Ermitage Museoaren altxorrak, Iruzkina, 2002

Info gehiago

Peter Paul Rubens, Irudi klasikoa (Seneka)

Rubens eta bere garaia. Ermitage Museoaren altxorrak, Iruzkina, 2002

Info gehiago

Peter Paul Rubens, Lurraren eta Uraren batasuna

Rubens eta bere garaia. Ermitage Museoaren altxorrak, Iruzkina, 2002

Info gehiago

Jacob Jordaens, Kleopatraren oturuntza

Rubens eta bere garaia. Ermitage Museoaren altxorrak, Iruzkina, 2002

Info gehiago

Sebastiaen Bonnecroy, Natura hila garezurrarekin

Rubens eta bere garaia. Ermitage Museoaren altxorrak, Iruzkina, 2002

Info gehiago

Marx Weinold, Erretilu apaingarria: ikaskuntzaren alegoria

Rubens eta bere garaia. Ermitage Museoaren altxorrak, Iruzkina, 2002

Info gehiago

Anton van Dyck, Kristo bere dizipuluei agertu zitzaienekoa

Rubens eta bere garaia. Ermitage Museoaren altxorrak, Iruzkina, 2002

Info gehiago

Wilhelm Schubert von Ehrenberg, Eliza baten barrualdea

Rubens eta bere garaia. Ermitage Museoaren altxorrak, Iruzkina, 2002

Info gehiago

Jan Brueghel Zaharra, Paisaia oihantsua (atsedenaldia Egiptorako ihesaldian)

Rubens eta bere garaia. Ermitage Museoaren altxorrak, Iruzkina, 2002

Info gehiago

Peter Paul Rubens, Gurutzetik eraistea

Rubens eta bere garaia. Ermitage Museoaren altxorrak, Iruzkina, 2002

Info gehiago

David Teniers Gaztea, Anberesko baleztari-gremioko Ordenako kideen erretratua

Rubens eta bere garaia. Ermitage Museoaren altxorrak, Iruzkina, 2002

Info gehiago

Adriaen Brouwer, Herriko hitzontzia (Eromenaren harriaren erauzketa)

Rubens eta bere garaia. Ermitage Museoaren altxorrak, Iruzkina, 2002

Info gehiago

Beira izoztuaren teknikaz egindako ontzia

Rubens eta bere garaia. Ermitage Museoaren altxorrak, Iruzkina, 2002

Info gehiago

Armadura-erdia

Rubens eta bere garaia. Ermitage Museoaren altxorrak, Iruzkina, 2002

Info gehiago

Anton van Dyck, Autorretratua

Rubens eta bere garaia. Ermitage Museoaren altxorrak, Iruzkina, 2002

Info gehiago

Frans Pourbus Gaztea, Saboiako Margaritaren erretratua, Mantuako Dukesa

Rubens eta bere garaia. Ermitage Museoaren altxorrak, Iruzkina, 2002

Info gehiago

Jacob Jordaens, Agure baten erretratua

Rubens eta bere garaia. Ermitage Museoaren altxorrak, Iruzkina, 2002

Info gehiago

Itsasontzi formako zintzilikarioa