Rubens eta bere garaia. Ermitage Museoaren altxorrak
Peter Paul Rubens, Gurutzetik eraistea
Adriaen Brouwer, Herriko hitzontzia (Eromenaren harriaren erauzketa)
Iruzkinak
David Teniers Gaztea, Anberesko baleztari-gremioko Ordenako kideen erretratua
- Izenburua:
- David Teniers Gaztea, Anberesko baleztari-gremioko Ordenako kideen erretratua
- Erakusketa:
- Rubens eta bere garaia. Ermitage Museoaren altxorrak
- Gaiak:
- Arkitektura | Sorkuntza artistikoa | Tamaina | Jantziak | Moda-osagarriak | Erretratua eta autorretratua | Talde-erretratuak | Balezta-Arkularien Gremioa (Anberes) | Anberes
- Mugimendu artistikoak:
- Barrokoa
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Teniers Gaztea, David
David Teniers Gazteak 1643an egin zuen egundoko talde-erretratu hau. Hor ageri dira Anberesko gremiorik zaharrena den Oude Voetboog gremioko kideak, hau da, Balezta Arkularien Gremioko kideak. Anberesko plaza nagusian desfilatzen ageri dira, eta Teniersek trebetasunez harrapatu du hiriko arkitektura. Ezkerrean, udaletxea dago; eta Teniersek maitasunez erretratatzen du Anberes hiriaren boterea eta ospea sinbolizatzen duen monumentu hori. Haren fatxada landuaren xehetasunetako bakoitza jasotzen du: balkoiak eta zutabeak, eta estatuekin apaindutako nitxoak. Eskuinean, hamaseigarren mendeko eraikinak dituen kale bat urrutiraino luzatzen da. Eta mihisearen eskuin‑eskuinean, gremioaren egoitza bera dago, oihal gorri batez apaindua.
Gremioko kideak beltzez jantzita doaz, soinaren bueltan lotuta banda gorriak dituztela, erdialdearen eskuinean hiru gizon zaharrek izan ezik, hiruron banda gorriak lepotik behera bularra zeharkatzen baitu. Segur aski gremioko buruak dira. Nolabaiteko bariazioa sartzearren, Teniersek gremioko kide batzuk horiz jantzita erakusten dizkigu, hala nola ezkerreko danbor‑jotzailea eta eskuin‑eskuineko zutoihalduna.
Margolan hau Teniersek jasotako eskala handiko lehendabiziko enkargua izan zen, eta haren maisulanen artekotzat jotzen da. Gremioaren biltzar-aretoan zintzilikatzeko diseinatuta zegoen, eta hantxe izan zen mende batez, harik eta gremioak, finantza-arazoek bultzatuta, saldu egin behar izan zuen arte. Orain berriki aurkitutako ebidentziek erakusten dute Teniers bera gremioko kide zela. Eta daitekeena da gremioko kideek egin behar izaten zuten soldadutzatik libratu izatea, margolanaren trukean.