Edukira zuzenean joan

Rubens eta bere garaia. Ermitage Museoaren altxorrak

Jacob Jordaens, Kleopatraren oturuntza

Info gehiago

Marx Weinold, Erretilu apaingarria: ikaskuntzaren alegoria

Info gehiago

Iruzkinak

Sebastiaen Bonnecroy, Natura hila garezurrarekin

Izenburua:
Sebastiaen Bonnecroy, Natura hila garezurrarekin
Erakusketa:
Rubens eta bere garaia. Ermitage Museoaren altxorrak
Gaiak:
Heriotza | Sorkuntza artistikoa | Denbora | Sinbologia | Natura hila | Vanitas
Mugimendu artistikoak:
Barrokoa
Teknikak:
Trompe l’œil
Artelan motak:
Pintura
Aipatutako artistak:
Bonnecroy, Sebastiaen

Sebastiaen Bonnecroy-k 1668an margotu zuen Natura hila garezurrarekin. Konposizio honek bi natura hil ezberdin elkartzen ditu: trompe l’œil eta vanitas direlakoak, alegia.

Frantseseko trompe l’œil terminoak, hitzez hitz, ‘begia engainatu’ esan nahi du. Eta errealitate-ilusio indartsua sortzen du trompe l’œil teknika darabilen natura hilaren margolanak. Hemen, artistak bere estudioko objektuak ikusten ari garela sinestarazten digu ia: erdialdean, orratzez zurezko bastidoreari lotutako mihise margotuak; ezkerrean, iltze batetik zintzilik dagoen paleta bat; haren gainean, armadura jantzita duen gizon baten erretratua. Horiek guztiak, zurezko panelen itxura izateko eran margotutako atzealdearekin ageri dira. Konposizioaren behealdean, eskuinean, margolariek pintatzeko eskuari eusteko erabiltzen duten makila dago, zeharka jarrita. Makilaren goiko muturretik gertu, berriz, berniz botila bat dago, iltze batetik zintzilik. Eta, azpian, pintatzeko brotxak dituen metalezko ontzia, eta laban bat.

Baina konposizioaren gunerik garrantzitsuena, betiere, mihise gaineko margolana da. Vanitas tradizioari darraion natura hila da. Vanitas delakoa, lurreko bizitzaren izaera laburra eta lurreko plazerren banitatea irudikatzen dituen pintura da. Bibliatik datorren ideia da: vanitas vanitatum, omnia vanitas (‘banitateen banitatea: dena da banitate’). Artistak sinboloak darabiltza bere ikuspegia azaltzeko. Garezurrak heriotzaren hurbiltasuna adierazten du, argi eta garbi. Ezkerreko xaboi burbuilak, aldiz, bizitzaren hauskortasuna adierazten digu. Garezurraren atzealdean dagoen hareazko erlojuak denbora pixkanaka‑pixkanaka joan egiten zaigula iradokitzen du. Baina bada esperantzarako elementu bat ere. Huntz-koroa du gainean garezurrak. Huntzak ez du urte osoan hostoa galtzen; hortaz, hurrengo munduan betiko bizitzara berpiztuko garela iradokitzen du.

BESTE ATALAK

Sarrera

Rubens eta bere garaia. Ermitage Museoaren altxorrak, Iruzkina, 2002

Info gehiago

David Teniers Gaztea, Festa

Rubens eta bere garaia. Ermitage Museoaren altxorrak, Iruzkina, 2002

Info gehiago

Peter Paul Rubens, Artzain-paisaia ortzadarrarekin

Rubens eta bere garaia. Ermitage Museoaren altxorrak, Iruzkina, 2002

Info gehiago

Andries van Eertvelt, Espainiar flotaren eta itsasontzi holandarren arteko bataila, 1573ko maiatzan, Haarlem-eko setioa bitartean

Rubens eta bere garaia. Ermitage Museoaren altxorrak, Iruzkina, 2002

Info gehiago

Jan Fyt, Azeri-ehiza

Rubens eta bere garaia. Ermitage Museoaren altxorrak, Iruzkina, 2002

Info gehiago

Peter Paul Rubens, Irudi klasikoa (Seneka)

Rubens eta bere garaia. Ermitage Museoaren altxorrak, Iruzkina, 2002

Info gehiago

Peter Paul Rubens, Lurraren eta Uraren batasuna

Rubens eta bere garaia. Ermitage Museoaren altxorrak, Iruzkina, 2002

Info gehiago

Jacob Jordaens, Kleopatraren oturuntza

Rubens eta bere garaia. Ermitage Museoaren altxorrak, Iruzkina, 2002

Info gehiago

Sebastiaen Bonnecroy, Natura hila garezurrarekin

Rubens eta bere garaia. Ermitage Museoaren altxorrak, Iruzkina, 2002

Info gehiago

Marx Weinold, Erretilu apaingarria: ikaskuntzaren alegoria

Rubens eta bere garaia. Ermitage Museoaren altxorrak, Iruzkina, 2002

Info gehiago

Anton van Dyck, Kristo bere dizipuluei agertu zitzaienekoa

Rubens eta bere garaia. Ermitage Museoaren altxorrak, Iruzkina, 2002

Info gehiago

Wilhelm Schubert von Ehrenberg, Eliza baten barrualdea

Rubens eta bere garaia. Ermitage Museoaren altxorrak, Iruzkina, 2002

Info gehiago

Jan Brueghel Zaharra, Paisaia oihantsua (atsedenaldia Egiptorako ihesaldian)

Rubens eta bere garaia. Ermitage Museoaren altxorrak, Iruzkina, 2002

Info gehiago

Peter Paul Rubens, Gurutzetik eraistea

Rubens eta bere garaia. Ermitage Museoaren altxorrak, Iruzkina, 2002

Info gehiago

David Teniers Gaztea, Anberesko baleztari-gremioko Ordenako kideen erretratua

Rubens eta bere garaia. Ermitage Museoaren altxorrak, Iruzkina, 2002

Info gehiago

Adriaen Brouwer, Herriko hitzontzia (Eromenaren harriaren erauzketa)

Rubens eta bere garaia. Ermitage Museoaren altxorrak, Iruzkina, 2002

Info gehiago

Beira izoztuaren teknikaz egindako ontzia

Rubens eta bere garaia. Ermitage Museoaren altxorrak, Iruzkina, 2002

Info gehiago

Armadura-erdia

Rubens eta bere garaia. Ermitage Museoaren altxorrak, Iruzkina, 2002

Info gehiago

Anton van Dyck, Autorretratua

Rubens eta bere garaia. Ermitage Museoaren altxorrak, Iruzkina, 2002

Info gehiago

Frans Pourbus Gaztea, Saboiako Margaritaren erretratua, Mantuako Dukesa

Rubens eta bere garaia. Ermitage Museoaren altxorrak, Iruzkina, 2002

Info gehiago

Jacob Jordaens, Agure baten erretratua

Rubens eta bere garaia. Ermitage Museoaren altxorrak, Iruzkina, 2002

Info gehiago

Itsasontzi formako zintzilikarioa