Edukira zuzenean joan

Rubens eta bere garaia. Ermitage Museoaren altxorrak

Peter Paul Rubens, Lurraren eta Uraren batasuna

Info gehiago

Sebastiaen Bonnecroy, Natura hila garezurrarekin

Info gehiago

Iruzkinak

Jacob Jordaens, Kleopatraren oturuntza

Izenburua:
Jacob Jordaens, Kleopatraren oturuntza
Erakusketa:
Rubens eta bere garaia. Ermitage Museoaren altxorrak
Gaiak:
Artea eta historia | Sorkuntza artistikoa | Sinbologia | Historia-margoa | Morala | Flandes | Kleopatra | Marko Antonio | Ironia
Mugimendu artistikoak:
Barrokoa
Artelan motak:
Pintura
Aipatutako artistak:
Jordaens, Jacob

Kleopatraren oturuntza 1653an egin zuen hamazazpigarren mendeko flandestar maisu gorenetako batek, Jacob Jordaens-ek. Marko Antonioren eta Kleopatraren istorioko pasadizo bat erakusten du, lehenengo mendeko entziklopedista Pliniok kontatu bezala. Istorio horren arabera, Kleopatrak, Egiptoko gobernariak, oturuntza bakarrean hamar milioi sestertzio gastatuko zituela apustua egin zion Marko Antonio erromatar agintariari. Kleopatrak irabazi zuen apustua, belarritakoan eramaten zuen perla handi ezin baliotsuago bat disolbatuta zuen kopa bat ozpin edanda.

Jordaensek, margolan honetan, erregina erakusten digu, belarritako batetik perla atera duen unean bertan, eta kopara botatzera doala. Morroi bat ondoan du, zutik, ozpin-ontziari eusten.

Jai-giroko pasadizo hori oso gustuko zuten garai hartako artistek, aberastasunez eta kolorez beteriko gorteko bizitzako eszena bat irudiztatzeko aukera ematen baitzien. Baina Jordaensek elementu moralizatzaile bat ere sartzen du, arretaz hautatutako sinboloak erabiliz. Konparazio batera, lehen planoan ageri diren bi txakurrak fideltasunaren sinbolo tradizionalak dira; baina hemen ironiaz erabilita daude. Adierazten dute erreginak ez ziela sexu-kontuetan gizarteko arauei jarraitzen; eta gogorarazten digute Marko Antoniok ezkontzako promesa hautsi duela, eta Kleopatrarenganako pasio zoritxarrekoari amore eman diola. Maitaleek izango duten amaiera tragikoa, krudelki burla egiten duen bufoiak adierazten du, margolanaren goialdean, ezkerrean. Akusatuz seinalatzen du Kleopatra; hartara, gogorarazten digu Marko Antonio bultzatu zuela buruzagi militar gisa zuen betebeharra bertan behera uztera, eta horrek heriotza ekarriko ziola Marko Antoniori.

BESTE ATALAK

Sarrera

Rubens eta bere garaia. Ermitage Museoaren altxorrak, Iruzkina, 2002

Info gehiago

David Teniers Gaztea, Festa

Rubens eta bere garaia. Ermitage Museoaren altxorrak, Iruzkina, 2002

Info gehiago

Peter Paul Rubens, Artzain-paisaia ortzadarrarekin

Rubens eta bere garaia. Ermitage Museoaren altxorrak, Iruzkina, 2002

Info gehiago

Andries van Eertvelt, Espainiar flotaren eta itsasontzi holandarren arteko bataila, 1573ko maiatzan, Haarlem-eko setioa bitartean

Rubens eta bere garaia. Ermitage Museoaren altxorrak, Iruzkina, 2002

Info gehiago

Jan Fyt, Azeri-ehiza

Rubens eta bere garaia. Ermitage Museoaren altxorrak, Iruzkina, 2002

Info gehiago

Peter Paul Rubens, Irudi klasikoa (Seneka)

Rubens eta bere garaia. Ermitage Museoaren altxorrak, Iruzkina, 2002

Info gehiago

Peter Paul Rubens, Lurraren eta Uraren batasuna

Rubens eta bere garaia. Ermitage Museoaren altxorrak, Iruzkina, 2002

Info gehiago

Jacob Jordaens, Kleopatraren oturuntza

Rubens eta bere garaia. Ermitage Museoaren altxorrak, Iruzkina, 2002

Info gehiago

Sebastiaen Bonnecroy, Natura hila garezurrarekin

Rubens eta bere garaia. Ermitage Museoaren altxorrak, Iruzkina, 2002

Info gehiago

Marx Weinold, Erretilu apaingarria: ikaskuntzaren alegoria

Rubens eta bere garaia. Ermitage Museoaren altxorrak, Iruzkina, 2002

Info gehiago

Anton van Dyck, Kristo bere dizipuluei agertu zitzaienekoa

Rubens eta bere garaia. Ermitage Museoaren altxorrak, Iruzkina, 2002

Info gehiago

Wilhelm Schubert von Ehrenberg, Eliza baten barrualdea

Rubens eta bere garaia. Ermitage Museoaren altxorrak, Iruzkina, 2002

Info gehiago

Jan Brueghel Zaharra, Paisaia oihantsua (atsedenaldia Egiptorako ihesaldian)

Rubens eta bere garaia. Ermitage Museoaren altxorrak, Iruzkina, 2002

Info gehiago

Peter Paul Rubens, Gurutzetik eraistea

Rubens eta bere garaia. Ermitage Museoaren altxorrak, Iruzkina, 2002

Info gehiago

David Teniers Gaztea, Anberesko baleztari-gremioko Ordenako kideen erretratua

Rubens eta bere garaia. Ermitage Museoaren altxorrak, Iruzkina, 2002

Info gehiago

Adriaen Brouwer, Herriko hitzontzia (Eromenaren harriaren erauzketa)

Rubens eta bere garaia. Ermitage Museoaren altxorrak, Iruzkina, 2002

Info gehiago

Beira izoztuaren teknikaz egindako ontzia

Rubens eta bere garaia. Ermitage Museoaren altxorrak, Iruzkina, 2002

Info gehiago

Armadura-erdia

Rubens eta bere garaia. Ermitage Museoaren altxorrak, Iruzkina, 2002

Info gehiago

Anton van Dyck, Autorretratua

Rubens eta bere garaia. Ermitage Museoaren altxorrak, Iruzkina, 2002

Info gehiago

Frans Pourbus Gaztea, Saboiako Margaritaren erretratua, Mantuako Dukesa

Rubens eta bere garaia. Ermitage Museoaren altxorrak, Iruzkina, 2002

Info gehiago

Jacob Jordaens, Agure baten erretratua

Rubens eta bere garaia. Ermitage Museoaren altxorrak, Iruzkina, 2002

Info gehiago

Itsasontzi formako zintzilikarioa

Rubens eta bere garaia. Ermitage Museoaren altxorrak, Iruzkina, 2002

Info gehiago