Rubens eta bere garaia. Ermitage Museoaren altxorrak
Frans Pourbus Gaztea, Saboiako Margaritaren erretratua, Mantuako Dukesa
Itsasontzi formako zintzilikarioa
Iruzkinak
Jacob Jordaens, Agure baten erretratua
- Izenburua:
- Jacob Jordaens, Agure baten erretratua
- Erakusketa:
- Rubens eta bere garaia. Ermitage Museoaren altxorrak
- Gaiak:
- Arkitektura | Eragin artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Jantziak | Erretratua eta autorretratua | Klase sozialak | Burgesia
- Mugimendu artistikoak:
- Barrokoa
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Jordaens, Jacob | Rubens, Peter Paul | van Dyck, Anton
Jacob Jordaens‑ek 1637 inguruan margotu zuen erretratu hau. Gizon zahar bat da gaia, eta Jordaensek burgesiako kide arrakastatsu gisa irudikatzen du, argi eta garbi. Badirudi zurikeriarik gabe erretratatu zuela: Jordaensek begitarte zahartua eta puztua erakusten digu; begi handituak eta lokartu samarrak; eta besaulkian ozta‑ozta kabitzen den gorputz ongi elikatua. Baina, hala ere, handitasun kutsua dario pertsonaiari. Zetazko jantziek erretratatuaren aberastasuna nabarmentzen dute. Eta gizonaren tamainak berak handitasun tankera ematen dio, margolanaren lehen planoan nagusi ageri da erabat.
Jordaensek erretratuak egiteko enkargu ugari jaso zuen 1630eko eta 1640ko hamarkadan; eta erretratatuaren gizarte-maila nabarmentzea erretratugilearen zereginetako bat zen. Rubens-ek eta Van Dyck-ek, bereziki, euren erretratatuen gizarte-maila goresteko konbentzio errepertorio irudimentsua ezarri zuten. Jordaens, Van Dyck ez bezala, inoiz ere ez zen Rubensen ikasle izan. Baina, hala ere, Jordaens asko inspiratu zen Rubensen artean; eta hemen Rubensek eta Van Dyckek euren erretratu zeremonialetan hain ondo erabilitako zenbait teknika hartu ditu. Konparazio batera, behetik begiratuta margotzen du erretratatua, eta horregatik, goragoko maila batean ikusten dugu, zentzu guztietan. Gainera, atzealdean arkitekturako elementu bikainak ezartzen ditu, munduan posizio handia duela dudarik izan ez dezagun.