Edukira zuzenean joan

Rubens eta bere garaia. Ermitage Museoaren altxorrak

Wilhelm Schubert von Ehrenberg, Eliza baten barrualdea

Info gehiago

Peter Paul Rubens, Gurutzetik eraistea

Info gehiago

Iruzkinak

Jan Brueghel Zaharra, Paisaia oihantsua (atsedenaldia Egiptorako ihesaldian)

Izenburua:
Jan Brueghel Zaharra, Paisaia oihantsua (atsedenaldia Egiptorako ihesaldian)
Erakusketa:
Rubens eta bere garaia. Ermitage Museoaren altxorrak
Gaiak:
Artea eta erlijioa | Sorkuntza artistikoa | Erlijio-margoa | Lore-margoa | Paisaia | Landa-eszenak | Lankidetza artistikoa | Biblia | Animaliak artean | Pieter Bruegel Zaharra
Mugimendu artistikoak:
Barrokoa
Artelan motak:
Pintura
Aipatutako artistak:
Brueghel Zaharra, Jan | Rubens, Peter Paul

Jan Brueghel Zaharrak egin zuen paisaia oihantsu hau, 1607an. Lehenengo begiratuan, ematen du lanari ekitera doazen nekazarien eta egurgileen eszena dela: eguneroko gertakari arrunta izan zitekeen, bizitzatik hartua. Izatez, gona urdinarekiko emakumea, haurrarekin zuhaitz baten oinean eserita dagoena, Ama Birjina da. Eta eszena honek Itun Berriko gertaera bat irudikatzen du: aingeru batek Joseri, Mariari eta Jesusi Herodes erregearengandik ihes egin eta Egiptora joateko aholkatu zienekoa. Hemen, euren bidaldian atseden hartzen erakusten dizkigu Brueghelek. Baina gertakariari hurbiltasuna ematen dio, arropa koloretsuekiko nekazarien xehetasun etxetiarrak eta basoko landare nahiz animaliak nabarmenduz. Begia xehetasunik txikienera ere erakartzen digu: urrutitik datozen emakume baten eta neska baten irudi ñimiñoak; adartxo lehorrak eta belar koloretsuak, inguruetan; zuhaitzetan ezkutaturiko txoriak; hostotzaren diseinu delikatuak. Brueghelek ospe handia zuen xehetasunak adierazteko zuen zehaztasun sinesgaitzagatik. Haren lore-pintura bikainak bere garaiko finenak zirela esaten zen. Eta, egindura delikatuak irudikatzeko gaitasun aparta zuelako, «Belusezko Brueghel» goitizena jarri zioten.

«Belusezko» Brueghel margolari-familia batekoa zen, sortzez: Pieter Bruegel handiaren semea. Baina arrakasta handia lortu zuen bere kabuz, bai eta babesle handiak ere. Rubensen adiskide mina zen, eta maiz aritu zen harekin lankidetzan. Bere ukitu aparta gehitu zion paisaietan, animalietan edota loreetan.

BESTE ATALAK

Sarrera

Rubens eta bere garaia. Ermitage Museoaren altxorrak, Iruzkina, 2002

Info gehiago

David Teniers Gaztea, Festa

Rubens eta bere garaia. Ermitage Museoaren altxorrak, Iruzkina, 2002

Info gehiago

Peter Paul Rubens, Artzain-paisaia ortzadarrarekin

Rubens eta bere garaia. Ermitage Museoaren altxorrak, Iruzkina, 2002

Info gehiago

Andries van Eertvelt, Espainiar flotaren eta itsasontzi holandarren arteko bataila, 1573ko maiatzan, Haarlem-eko setioa bitartean

Rubens eta bere garaia. Ermitage Museoaren altxorrak, Iruzkina, 2002

Info gehiago

Jan Fyt, Azeri-ehiza

Rubens eta bere garaia. Ermitage Museoaren altxorrak, Iruzkina, 2002

Info gehiago

Peter Paul Rubens, Irudi klasikoa (Seneka)

Rubens eta bere garaia. Ermitage Museoaren altxorrak, Iruzkina, 2002

Info gehiago

Peter Paul Rubens, Lurraren eta Uraren batasuna

Rubens eta bere garaia. Ermitage Museoaren altxorrak, Iruzkina, 2002

Info gehiago

Jacob Jordaens, Kleopatraren oturuntza

Rubens eta bere garaia. Ermitage Museoaren altxorrak, Iruzkina, 2002

Info gehiago

Sebastiaen Bonnecroy, Natura hila garezurrarekin

Rubens eta bere garaia. Ermitage Museoaren altxorrak, Iruzkina, 2002

Info gehiago

Marx Weinold, Erretilu apaingarria: ikaskuntzaren alegoria

Rubens eta bere garaia. Ermitage Museoaren altxorrak, Iruzkina, 2002

Info gehiago

Anton van Dyck, Kristo bere dizipuluei agertu zitzaienekoa

Rubens eta bere garaia. Ermitage Museoaren altxorrak, Iruzkina, 2002

Info gehiago

Wilhelm Schubert von Ehrenberg, Eliza baten barrualdea

Rubens eta bere garaia. Ermitage Museoaren altxorrak, Iruzkina, 2002

Info gehiago

Jan Brueghel Zaharra, Paisaia oihantsua (atsedenaldia Egiptorako ihesaldian)

Rubens eta bere garaia. Ermitage Museoaren altxorrak, Iruzkina, 2002

Info gehiago

Peter Paul Rubens, Gurutzetik eraistea

Rubens eta bere garaia. Ermitage Museoaren altxorrak, Iruzkina, 2002

Info gehiago

David Teniers Gaztea, Anberesko baleztari-gremioko Ordenako kideen erretratua

Rubens eta bere garaia. Ermitage Museoaren altxorrak, Iruzkina, 2002

Info gehiago

Adriaen Brouwer, Herriko hitzontzia (Eromenaren harriaren erauzketa)

Rubens eta bere garaia. Ermitage Museoaren altxorrak, Iruzkina, 2002

Info gehiago

Beira izoztuaren teknikaz egindako ontzia

Rubens eta bere garaia. Ermitage Museoaren altxorrak, Iruzkina, 2002

Info gehiago

Armadura-erdia

Rubens eta bere garaia. Ermitage Museoaren altxorrak, Iruzkina, 2002

Info gehiago

Anton van Dyck, Autorretratua

Rubens eta bere garaia. Ermitage Museoaren altxorrak, Iruzkina, 2002

Info gehiago

Frans Pourbus Gaztea, Saboiako Margaritaren erretratua, Mantuako Dukesa

Rubens eta bere garaia. Ermitage Museoaren altxorrak, Iruzkina, 2002

Info gehiago

Jacob Jordaens, Agure baten erretratua

Rubens eta bere garaia. Ermitage Museoaren altxorrak, Iruzkina, 2002

Info gehiago

Itsasontzi formako zintzilikarioa