Edukira zuzenean joan

Rubens eta bere garaia. Ermitage Museoaren altxorrak

Peter Paul Rubens, Irudi klasikoa (Seneka)

Info gehiago

Jacob Jordaens, Kleopatraren oturuntza

Info gehiago

Iruzkinak

Peter Paul Rubens, Lurraren eta Uraren batasuna

Rubens-en margolan monumental hau, Lurraren eta uraren batasuna, 1618 ingurukoa da. Lurra irudikatzen duen emakumezko irudi bat erakusten digu, Ura irudikatzen duen gizonezko irudi bati eskutik helduta. Naturako elementuak giza itxurarekin irudiztatzea oso zabaldua zegoen aldi hartako flandestar artisten artean. Baina Rubensek esanahi topikoagoa eman dio pinturari. Uraren irudia, Anberesen zeharkatzen duen Escalda ibaiarekin identifika daiteke; eta lurraren irudia Anberesko jainkosatzat har genezake. Margolana, horrela ikusita, Anberesek portu gisa zuen aintzaren erreferentzia zen, Anberesen oparotasunaren eta hango ibaiaren arteko lotura nabarmenduta. Horrek garrantzi berezia du hamazazpigarren mendeko hasierako hamarkadetan. Urtetan liskarrean aritu eta gero, su-etena sinatu zuten 1609an, hegoaldeko flandestar katolikoen eta iparraldeko herbeheretar probintzia protestanteen arteko gerra zibila amaiarazteko. Su-etenak esperantza eragin zuen, herbeheretarrek Escalda ibaia blokeatzeari utziko ziotela, eta hartara merkataritzari berriz ekin eta oparotasuna itzuliko zela Anberesera.

Interpretazio hori aldezten duten sinboloez beterik dago margolana. Ura darion ontziak ibaia sinbolizatzen du. Jainkosaren kornukopia, fruituez gainezka, Ama Lur jainkosaren sinbolo tradizional bat da; baina hiriaren ondasuna eta oparotasuna ere iradokitzen du. Arrano-hegoak dituen emakumezko irudi bat, Lurra mirto girlanda batez ari da koroatzen, eta hori ere bakearen eta zoriontasunaren sinbolo dugu. Jainkoa eta jainkosa, gainera, eskuak adostasuna erakutsiz dituzte elkartuta, eta ibaiko jainkoaren laguntzaileetariko bat itsas kurkuilu bati putz egiten ari zaio, olatuak baretzeko. Aro berri baketsu horretan, tigre basatia ere etxekotu egin da.

Hala, bada, Rubensek tradizio klasikoaren sinboloak hartu ditu, eta eman nahi zuen mezurako egokitu. Rubens bera diplomatiko nabarmena zen, Espainiako koroaren zerbitzura. Bere garaiko politikako gorabeherak adierazten dituen lan bat egin du, bera politika horretan jokalari garrantzitsua izanik.

BESTE ATALAK

Sarrera

Rubens eta bere garaia. Ermitage Museoaren altxorrak, Iruzkina, 2002

Info gehiago

David Teniers Gaztea, Festa

Rubens eta bere garaia. Ermitage Museoaren altxorrak, Iruzkina, 2002

Info gehiago

Peter Paul Rubens, Artzain-paisaia ortzadarrarekin

Rubens eta bere garaia. Ermitage Museoaren altxorrak, Iruzkina, 2002

Info gehiago

Andries van Eertvelt, Espainiar flotaren eta itsasontzi holandarren arteko bataila, 1573ko maiatzan, Haarlem-eko setioa bitartean

Rubens eta bere garaia. Ermitage Museoaren altxorrak, Iruzkina, 2002

Info gehiago

Jan Fyt, Azeri-ehiza

Rubens eta bere garaia. Ermitage Museoaren altxorrak, Iruzkina, 2002

Info gehiago

Peter Paul Rubens, Irudi klasikoa (Seneka)

Rubens eta bere garaia. Ermitage Museoaren altxorrak, Iruzkina, 2002

Info gehiago

Peter Paul Rubens, Lurraren eta Uraren batasuna

Rubens eta bere garaia. Ermitage Museoaren altxorrak, Iruzkina, 2002

Info gehiago

Jacob Jordaens, Kleopatraren oturuntza

Rubens eta bere garaia. Ermitage Museoaren altxorrak, Iruzkina, 2002

Info gehiago

Sebastiaen Bonnecroy, Natura hila garezurrarekin

Rubens eta bere garaia. Ermitage Museoaren altxorrak, Iruzkina, 2002

Info gehiago

Marx Weinold, Erretilu apaingarria: ikaskuntzaren alegoria

Rubens eta bere garaia. Ermitage Museoaren altxorrak, Iruzkina, 2002

Info gehiago

Anton van Dyck, Kristo bere dizipuluei agertu zitzaienekoa

Rubens eta bere garaia. Ermitage Museoaren altxorrak, Iruzkina, 2002

Info gehiago

Wilhelm Schubert von Ehrenberg, Eliza baten barrualdea

Rubens eta bere garaia. Ermitage Museoaren altxorrak, Iruzkina, 2002

Info gehiago

Jan Brueghel Zaharra, Paisaia oihantsua (atsedenaldia Egiptorako ihesaldian)

Rubens eta bere garaia. Ermitage Museoaren altxorrak, Iruzkina, 2002

Info gehiago

Peter Paul Rubens, Gurutzetik eraistea

Rubens eta bere garaia. Ermitage Museoaren altxorrak, Iruzkina, 2002

Info gehiago

David Teniers Gaztea, Anberesko baleztari-gremioko Ordenako kideen erretratua

Rubens eta bere garaia. Ermitage Museoaren altxorrak, Iruzkina, 2002

Info gehiago

Adriaen Brouwer, Herriko hitzontzia (Eromenaren harriaren erauzketa)

Rubens eta bere garaia. Ermitage Museoaren altxorrak, Iruzkina, 2002

Info gehiago

Beira izoztuaren teknikaz egindako ontzia

Rubens eta bere garaia. Ermitage Museoaren altxorrak, Iruzkina, 2002

Info gehiago

Armadura-erdia

Rubens eta bere garaia. Ermitage Museoaren altxorrak, Iruzkina, 2002

Info gehiago

Anton van Dyck, Autorretratua

Rubens eta bere garaia. Ermitage Museoaren altxorrak, Iruzkina, 2002

Info gehiago

Frans Pourbus Gaztea, Saboiako Margaritaren erretratua, Mantuako Dukesa

Rubens eta bere garaia. Ermitage Museoaren altxorrak, Iruzkina, 2002

Info gehiago

Jacob Jordaens, Agure baten erretratua

Rubens eta bere garaia. Ermitage Museoaren altxorrak, Iruzkina, 2002

Info gehiago

Itsasontzi formako zintzilikarioa

Rubens eta bere garaia. Ermitage Museoaren altxorrak, Iruzkina, 2002

Info gehiago