Rubens eta bere garaia. Ermitage Museoaren altxorrak
Armadura-erdia
Frans Pourbus Gaztea, Saboiako Margaritaren erretratua, Mantuako Dukesa
Iruzkinak
Anton van Dyck, Autorretratua
- Izenburua:
- Anton van Dyck, Autorretratua
- Erakusketa:
- Rubens eta bere garaia. Ermitage Museoaren altxorrak
- Gaiak:
- Ibilbide artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Jantziak | Erretratua eta autorretratua | Erroma | Aristokrazia
- Mugimendu artistikoak:
- Barrokoa
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- van Dyck, Anton
Erretratuen artearen maisuak, Anton van Dyck‑ek, egindako autorretratua duzu hau. Van Dyckek hogei bat urte zituela pintatu zuen. Ziur aski, 1620ko hamarkadan Italian eman zituen urteetan. Lasai‑lasai zutabe hautsi bati bermaturik erakusten digu bere burua. Zutabe hori, seguruenik, antzinako Erromaren hondarrei egiten dien erreferentzia bat da.
Van Dycken jarrera aristokratikoak eta arropa finek zirrara handia eragin zuten Erromako artista komunitatean. Eta erretratu honek argi adierazten du artista gazteak noble gisa aurkeztu nahi zuela bere burua. Gortesau lirain eta dotore gisa erretratatu zuen bere burua, aberaski zeta beltzarekin jantzirik. Dotoretasun kezkagabearen jarrera du: esku bat aldakan, bestea dotoretasunez zintzilik. Esku aristokratikoak dira, zuriak eta sentiberak, atzamar luze estuekin. Zuzenean begiratzen dio ikusleari, konfiantzaz baina baita halako misterio aire batekin ere.
Van Dyckek autorretratu asko margotu zuen bere bizitzan, eta guztiek islatzen dute bere irudi ideal hau: erretratuak margotzeagatik kobratzeko moduan zegoen artista, baina bere bezero nobleak bezain fina eta aristokratikoa zena.